Zoragarria izan da bidaia, baina ezin betiko izan... Heldu zarete etxera. Maleta desegin, gurasoak eta lagunak agurtu, eta diru-zorroan, oraindik, atzerriko txanpon batzuk dauzkazu.
Zenbat geratu zaizu sobera?
Begiratu zenbatean dagoen aldaketa. 1€ = __________
Zenbat € jaso dituzu aldatzean? Aztertu 9. atalean dituzun bi aukerak eta aukeratu egokiena.
Nola konpondu zarete diruarekin?
Nork berea ordaindu du ala hainbana jarri duzue?
Taldean, ____ lagun joan zarete. Demagun 100na euro jarri dituzuela ordainketak egiteko. Zenbat diru bildu duzue?
Eta, 600 € biltzeko, zenbat diru jarri beharko duzue bakoitzak?
Dirua jartzeko pertsona bat gutxiago balego baina 600 € nahiko bazenituzte, zenbana euro jarri beharko zenituzkete?
Gelakideak irrikaz daude zer moduz ibili zareten jakiteko. Azalduko diezue? Prestatu aurkezpen bat taldekoon artean Google Aurkezpenak erabiliz.
Aurkezpenean, argazkiez eta esan beharrekoez gain, ez ahaztu:
- Hasierako diapositiban izenburua eta zuen izenak jartzea.
- Bidaiaren ibilbide osoa grafikoan eta mapan adierazita txertatzea.
- Gutxienez hiru bisitaren ibilbideak grafikoan eta mapan adierazita agertzea.
- Hirian gehien zer gustatu zaizuen azaltzea.
- Diru-kontuen laburpena aurkeztea.
- Bibliografiari diapositiba bat eskaintzea, bilatutako eta erabilitako informazioaren esteka guztiekin.
- Bidaian zer ikasi duzuen eta zer zailtasun izan duzuen esplikatzea.
- Bukaerako diapositiban agurra ipintzea.
Lagunei bidaiaren berri sareen bidez emateko, grabatu bideo bat Screencastify edo antzeko programaren bat erabiliz, oinarritzat aurkezpena hartuta.