Google Mapsen laguntzarekin, begiratu zenbat kilometro dauden Moyuatik aireportura. Autobusez haraino joateko zenbat denbora beharko duzuen ere esango dizue Google Mapsek.
Nolako abiaduran doa autobusa? Zenbat km egingo ditu ordubetean?
65 km/h-ko abiaduran joango balitz, lehenago edo geroago iritsiko zinatekete? Zenbat minutuko aldea egongo litzateke?
HAN
Aukeratu duzuen hirira joateko, aireportutik hotelera heltzeko bidea ere aztertu beharko duzue. Hori geroxeago egingo duzue, behin hotela aukeratuta.
Zer garraio erabiliko duzue?
Zenbat balio du bidaia batek? Badago bonorik? Agian, hiri barruan ibiltzeko ere, garraioa beharko duzue. Merezi du hartzea?
Osatu taula hau, bidaiatzeko aukerak aztertzeko:
Zer ordutan da itzultzeko hegaldia?
Zer ordutarako egon behar duzue aireportuan?
Nola itzuliko zarete hoteletik aireportura? Zenbat kilometro daude?
Zer ordutan da itzulerako hegaldia?
Zer ordutarako egon behar duzue aireportuan?
Nola itzuliko zarete hoteletik aireportura? Zenbat kilometro daude?
Hoteletik aireportura zoaztela, bide erdian gosetu egin zarete, eta kafetegi batean geratu zarete ordu erdi. Egin hoteletik aireportura arteko ibilbidearen grafikoa.