Bidaia egiteko aukera asko emango dizkizue Internetek. Honako hauek izan beharko dituzue kontuan: prezioa, eskalak, denbora eta kutsadura. Gutxienez hiru aukera aztertu behar dituzue. Kontuan izan, batetik, 5.000 € dauzkazuela eta, bidaiaz gain, janariak, hotelak eta bisitak ere ordaindu beharko dituzuela. Bestetik, ez ahaztu, hegazkinaren ibilbidea edozein dela ere, ahalik eta
CO2 gutxien igortzea komeni dela.