Bilatzaileek, hotel hitza sartuta, hitz hori duten webguneak erakusten dizkigute, zerrendatuta. Zerrendaren ordena beste aldagai batzuen arabera egiten da: adibidez, orrialdea zenbat webgunetan estekatuta dagoen, web-orrian gako-hitzik erabiltzen den, erabiltzaileek zenbat alditan aukeratu duten, eta abar. Hau da, hasieran datu bat eman, eta, ondoren, aipatu berri ditugun baldintzen araberako emaitzak ematen ditu. Hori guztia matematikaren bidez kalkulatzen da, algoritmoak erabiliz.