Tauletan antolatutako informazioa errazago ulertzen da grafiko bidez adierazita. Demagun Bilbotik Madrilera joan nahi dugula. Honako datu hauek aurkitu ditugu Interneten:
Datuak grafikoki adierazteko, erreferentzia gisa koordenatu-ardatzak erabiltzen dira.
Bi zuzen elkarzutek osatzen dute. Zuzen horizontalari X ardatz edo abzisa deritzogu, eta zuzen bertikalari, Y ardatz edo ordenatu.
Puntuak kokatzeko, koordenatu kartesiar deritzen bi koordenatu behar ditugu (x, y):
- x koordenatuak adierazten du zenbat unitatetara dagoen puntua horizontalean: ezkerretara, negatiboa bada; eskuinetara, positiboa bada.
- y koordenatuak adierazten du zenbat unitatetara dagoen puntua bertikalean: behera, negatiboa bada; gora, positiboa bada.
Taulan ditugun datuak kokatzeko, X ardatzean iraupena jarriko dugu, eta Y ardatzean, berriz, prezioa. Grafikoan puntuak txertatuta, honelaxe geratzen dira:
Saia zaitezte hiru hegaldiak grafikoki adierazten. Egin grafikoa koadernoan, eta igo hona argazkia.