Aukeratu duzuen hiriak hamaika toki, ikuskizun, lorategi, museo eta abar ditu, ziurrenik, ikusgai. Zoritxarrez, zazpi eguneko bidaia honetan, batzuk baino ezin izango dituzue ikusi.
Bilatu Interneten inguruan ikus ditzakezuen lekuei buruzko informazioa, eta aukeratu ikuskizun eta bisita batzuk. Une egokia izan daiteke Google Earth erabiltzeko. Egin proba, munduko toki eta eraikin asko ikus baitaitezke.
Erabili Google Maps zeuen bisita eta ikuskizunak antolatzeko; horrela, aitaren batean kalkulatuko duzue hoteletik leku horietara zer distantzia dagoen eta zenbat denbora behar den heltzeko.
Osatu taula hau bisitak eta ikuskizunak antolatzeko:
Zergatik erabaki duzue toki horiek bisitatzea?
Utzi duzue ezer hurrengo bidaiaren batean ikusteko?
Bidaiari itzelak eginda zaudete! A zer kilometro pila egingo dituzuen aste guztian! Baina horietatik: