Badakigu grafikoak koordenatu-ardatzetan irudikatzen direla. X ardatzean, aldagai baten datuak ezartzen ditugu, eta Y ardatzean, beste aldagai batenak. X ardatzerako aldagai askeak aukeratzen dira, beste aldagaien eraginik ez dutenak, alegia; Y ardatzean, berriz, mendeko aldagaiak, x aldagaiaren arabera aldatzen direnak.