Lehenengo eta behin, erreparatu diruari: ondo zabiltzate diruz? Aztertu, horren arabera hotel merkeagoa edo garestiagoa aukeratu beharko duzue eta. Merezi du ikusi nahi dituzuen lekuetatik hurbil egotea, oinez joateko, edo, bestela, garraio publikoaren geralekuren bat hurbil izatea.