MINTZAKAFEA
MINTZAKAFEA
Urtero Aste Feministaren ekitaldi nagusietako bat da Mintzakafea. Formatu honen bidez, ikasleek aukera dute mahai txikietan eseri eta solasaldi informal eta hurbilak izateko gonbidatu bereziekin.
Guztira, 20 bat pertsona etortzen dira ikastetxera: emakume kirolariak, langile eta erreferenteak, LGTBIQ+ kolektiboko kideak eta maskulinitate anitzak bultzatzen dituzten pertsonak.
Helburua argia da: ikasleei erreferente erreal eta hurbilekoak eskaintzea, haien bizipenak eta borrokak ezagutzeko. Parte-hartzaileek esparru desberdinetako bidezko berdintasuna, identitate eta orientazio sexualen aniztasuna edota maskulinitate hegemonikoaren alternatibak bezalako gaiak jorratzea.
Ikasleentzat esperientzia oso aberasgarria da. Batzuek lehen aldiz entzuten dituzte ikuspegi feminista eta LGTBIQ+ kolektiboaren testigantza zuzenak, eta horrek hausnarketa eta galdera ugari sortzen ditu. Giro atsegin eta irekian, aurreiritziak zalantzan jartzeko eta ikuspuntu berriak ezagutzeko aukera izaten dute.
Mintzakafeak frogatzen du ikasleek behar dituztela espazio seguruak, galderak egiteko eta zalantzak adierazteko beldurrik gabe. Horregatik, urtero formato hau mantentzea eta are zabaltzea proposatzen dugu, beste errealitate sozial batzuk ere mahai gainean jarriz (adib. arrazakeria, kulturartekotasuna, desgaitasuna).