MAIATZAK 17
MAIATZAK 17
Maiatzaren 17a ospatzea garrantzitsua da ikastetxean oraindik ere presente dauden jarrera homofobo eta transfoboak ikusarazteko eta horiei aurre egiteko. Egun honek aukera ematen digu ikasleei aniztasuna errespetatzearen garrantzia helarazteko, kolektiboaren eskubideak defendatzeko eta ikastetxea guztiontzat seguruagoa bihurtzeko.
Egun honetarako ekintzen artean, photocall koloretsua antolatzen dugu ikastetxean, ateratako argazkiekin sarrera girotuz pankarta baten laguntzaz. Horrez gain, DBH2ko ikasleek berdinen arteko tailerrak gidatzen dituzte, LGTBIQ+ eskubideei buruz hausnartzeko eta errespetua sustatzeko.
24/25' Photocall koloretsua antolatu genuen ikastetxean. Argazki horiekin sarrera apaindu genuen pankarta batekin batera. DBH2n berdinen arteko tailerrak egin ziren LGTB eskubideen inguruan.
23/24' ikastetxean photocall koloretsua prestatu genuen eta ateratako argazkiekin sarrera girotuta utzi genuen pankarta handi baten laguntzaz. Gainera, DBH2ko ikasleek berdinen arteko tailerrak egin zituzten, LGTBIQ+ eskubideei buruz hausnartzeko eta ikasleen artean errespetua eta kontzientzia sustatzeko.