Maiatzaren 17a HOMOFOBIA, TRANSFOBIA ETA BIFOBIAren aurkako Nazioarteko Eguna da.
2022/05/20
Koldo Mitxelena Institutuan egun hau aldarrikatu nahi dugu eta horretarako zenbait jarduera antolatu ditugu hiru eraikinetan:
DBH1-2an: ikasle eta irakasleak ostadarraren koloreko arropaz jantzita etorri dira. Patioan hainbat ortzadarraren argazkiak eta bideoak egin dira.
DBH3-4an eta Batxilergoan: ortzadar duten paperezko lorez estali ditugu hormak. Lore horiek aurreko egunean egin genituen Berdintasun Batzordeko kideok.
DBH3an: 3. mailako Berdintasun-Batzordeko kideek dinamizatutako klase-jarduna: ikasleek, talde txikitan, egun horrekin lotutako hiztegia landu dute.
JARDUERAK
Ostegunean, 2. saioan, Gizonezkoen Manifestua jarriko dugu ikusgai. Hiru minutuko dokumentua da.
Ostegunean, DBH3-4n hasierako saioetan, abesti batzuen letrak analizatuko ditugu.
BATXiko Berdintasun Batzordeko kideak gelaz-gela joango dira egun hartan eta beraiek sortutako Manifestua irakurriko dute. Erraztu bidea, mesedez!
JARDUERA KOMUNAK:
Beltzez jantzita etortzeko gonbidapena luzatuko diogu komunitate osoari.
Hiru ikasteetxetan, sarreran eta jolastokira sartu eta irtetean, gaiarekin lotutako musika jarriko da.
PANKARTAK - Kolonbia Euskadikoekin batera antolatua jarriko ditugu hiru ikastetxeetan.
BATUKADA - Kolonbia Euskadikoekin batera antolatua - BATXitik aterako da hamaikak aldera, DBH3-4rantz abiatuko gara, eta handik. DBH1-2ra.
Eskaileretan BIOLENTZIAREN ESKAILERA IRUDIKATZEN DUEN Pepa eta Peperen eredua irudikatuko dugu.
KMko GIZONEZKOON MANIFESTUA
Gizona izatea egokitu zait
Eta horrek ez nau emakume bat baino hobea egiten
Egiten dudanak definituko nau
Nire portaerak erakutsiko du nor naizen
Errespetua da giltza,
Bestearen izaera eta askatasuna errespetatzea
Gizona izatea egokitu zait
Inork ez du ondokoak baino gehiago balio
Zakil bat hankartean edukitzeak
Ez du meritu handirik, benetan
Gizona izatea egokitu zait
Baina modu askotan bizi naiteke
Ez dago modu egoki bakarra gizon izateko
Mota askotakoak gara denok
Eta hori polita da, bakoitza bere erara,
Askatasunean ongi bizi gaitezke
Gizona izatea egokitu zait
Eta ondokoaren sentimenduak axola zaizkit
Elkarri lagundu eta elkarrekin gustura egon nahi dut
Berdintasunean, parekotasunean hobeak garelako denok
Gizona izatea egokitu zait,
Eta horregatik ongi dakit
Nire burua aztertu behar dudala noizbehinka
Matxismoak zirrikitu ugari aurkitzen baitu
Gure bertsiorik txarrena azaltzeko
Gizona izatea egokitu zait
Kasualitate bat, besterik ez,
Eta pertsona naizenez
Beste pertsonekin, guztiekin, berdintasunean bizi nahi dut
Pertsona naizenez, pertsona izateko modu asko daudela badakit
Errespetua da giltza,
Bestearen izaera eta askatasuna errespetatzea
Berdintasunean
Martxoaren 25ean, DBH3-4ko eta BATXiko Berdintasun Batzordekideak DBH1eko gela guztietara sartu ziren, beraiekin solastera zenbait gaien inguruan: mikromatxismoa, harreman toxikoak, pornografia ...
Dinamika oso interesgarria izan zen. DBH1eko ikasleak asko ireki ziren eta ikasle nagusiak oso ongi jakin izan zuten eztabaida pizten. Ikasleen artean elkar-ikasketa izan zen, eta DBH1eko ikasleentzat ikasle nagusiak eredugarri agertu ziren.