Ikasturte honetan ere berdintasunaren alde lanean
2024-2025 ikasturtean Hezkidetza taldeak jarduera ugari antolatu ditu gure ikastetxean. Maite, Martin eta Agurtzane ibili gara taldearen eta Berdintasun Batzordearen dinamizazioan, ikasle, irakasle eta familien parte-hartze aktiboarekin.
Formakuntza saioak, Aste Feminista, azaroaren 25eko ekimenak, maiatzaren 17ko jarduerak, gurasoen irakurle kluba eta beste hainbat ekintza egin ditugu. Helburua beti berdina izan da: eskola inklusiboago, feminista eta askotariko identitateekiko errespetuzkoa eraikitzea.
Piper Txuria elkarteak 4 orduko formazioa bideratu du. Ikastaroaren bidez nerabeekin maskulinitatea lantzearen garrantzia azpimarratu dugu, genero-identitatearen eraikuntzan duten eragina ulertzeko.
Berdintasun Batzordekideek bideratutako DBH1/2ko ikasleentzako berdinen arteko tailerrak.
Albina Stardust eta Divina Commedia-ren hitzaldia eta drag-showa ikusi dute. Generoa birpentsarazten du eta norberaren autoestima zein askatasuna indartzen ditu. Esperientzia artistiko eta eraldatzailea da, aurreiritziak apurtu eta adierazpen askea ospatzen duena.
Berdintasun Batzordean 90 ikaslek parte hartu dute aurten, ikasturtean zehar konpromiso handia erakutsiz. Bilerak atsedenaldietan, klase-orduetan zein arratsaldez egin ditugu, plangintzaren arabera. Batzordekideek ekintza ugari prestatu dituzte eta ikastetxeko erreferente bihurtu dira berdintasunaren gaian. Gainera, Legebiltzarrean eta komunikabideetan ere izan dute presentzia, gure lana zabaltzen lagunduz.
Azaroak 25
Aste Feminista
Martxoak 8
Maiatzak 17
Indarkeria matxistaren datuak eta azalpenak erakutsi genituen, baita aipu matxistak ere.
Euskal Herriko eraildako emakumeen mapa sortu genuen.
DBH1 eta DBH2n berdinen arteko tailerrak egin ziren.
DBH1 eta DBH2: filmak eta tertuliak.
DBH3: mintzakafea emakume kirolari, LGTB kide eta bestelako erreferenteekin.
DBH4 eta Batxilergoan: diskurtso erreakzionarioak aztertzea eta ibilaldi berdinzaleak egitea.
Komunikatua irakurri genuen DBH3-4 eta Batxilergoko patioetan.
Irakasle eta ikasle batzordekideek pankarta eutsi zuten.
Maskara zuriak jantzita agertu ginen.
Photocall koloretsua antolatu genuen ikastetxean.
Argazki horiekin sarrera apaindu genuen pankarta batekin batera.
DBH2n berdinen arteko tailerrak egin ziren LGTB eskubideen inguruan.
Gurasoen Irakurle Klub Feministan 15 gurasok eta irakasle arduradunek parte hartu dute aurten. Persepolis, Moio eta Jende Normala liburuak irakurri ditugu, euskaraz zein erdaraz, eztabaida aberatsak sortuz. Balorazioa oso positiboa izan da: gurasoek eskolarekin lotura estuagoa sentitu dute eta elkarrizketak oso biziak izan dira.
Aurten hainbat ikastetxerekin harremanak sendotzen jarrraitu dugu: Unamuno, Ekialde eta Aniturri, besteak beste. Emakunde, Sorginenea edo Ikusgune bezalako erakundeak ezagutu ditugu. Berdintasun Batzordeko ikasle eta irakasleak EITBn eta Euskadi Irratian agertu dira. Gainera, Lehendakaritzako ekimenean parte hartu dugu bideo eta argazkiekin.
🛡️ Segurtasun espazioa bermatzea
Batzordea ikasleentzat espazio segurua eta errespetuzkoa izatea ezinbestekoa da, guztiek konfiantza izan dezaten. Hala ere, zenbait ikasle interesik gabe hurbiltzen dira, eta horrek taldearen giroa zailtzen du. Ez diegu ateak itxi nahi, baina ezin dugu arriskuan jarri konprometituta dauden kideen lasaitasuna. Horregatik, hasieratik argi utzi behar da batzordea lanerako eta errespeturako gunea dela, eta konpromiso faltak ondorioak izango dituela.
👥 DBH1-2rekin gehiago elkartzea
Ikasle txikiek ilusioz bizi dute batzordea eta espazio horretan gustura sentitzen dira. Hurrengo ikasturtean maiztasun handiagoz tarteak eskaini nahi ditugu beraiekin egoteko.
🤝 Irakasleen kexak kontuan hartzea ordutegiari buruz
Batzorde bilerek irakasleen ordutegiekin bat egitea errepikatu egin da. Horrek tentsioak sortu ditu, eta egutegi malguagoa antolatzea proposatzen dugu.
🌈 LGTBIQA+ gaian sakontzea
Homofobia eta transfobia oso presente daude DBH1-2 mailetan, ikasleen jarrera askotan agertzen dira. Horregatik, formakuntza eta adituen laguntza beharrezkoa izango da kolektiboaren eskubideak lantzeko.
🚩 Diskurtso antifeminista eta arrazistak desmontatzea
Ikasle batzuek sare sozialetan zabaltzen diren mezu antifeminista eta arrazistak bere egiten dituzte. Batzordearen lana izango da diskurtso horiek kritikoki aztertzea eta bestelako erreferenteak eskaintzea.
Pozik eta harro gaude egindako ibilbidearekin, ikasle, irakasle eta familien konpromisoari esker. Bidean topatutako zailtasunak izan arren, indartsuago bihurtu gaituzte eta aurrera egiteko gogoa areagotu. Hezkidetzak gure ikastetxea aberasten du eta guztion artean eraikitzen dugu espazio bidezkoago eta askatzaileago bat. Berdintasuna ez da helmuga, gure ikastetxeko eguneroko bidea baizik.