Urtero bezala, irailean hezkidetza-planari hasiera eman genion berdintasun-batzordeak sortuz. DBHko 46 ikaslek (3. eta 4. mailakoak) eta batxilergoko 25 ikaslek osatu dituzte aurten batzordeak.
Hiru helburu ezarri genituen ikasturterako:
Sentsibilizazio-kanpainekin jarraitzea
Berdintasun-batzordeetako kideentzako prestakuntza planifikatzea
Aurreko ikasturtean Miguel de Unamuno eta Herrandarrak institutuekin hasitako lankidetza indartzea eta zabaltzea
Sentsibilizazio-kanpainei dagokienez, aurreko urteetan bezala, ekintzarako data enblematikoak markatu genituen: azaroaren 25a, martxoaren 8a eta maiatzaren 17a.
Prestakuntzari dagokionez, bi jarduera planifikatu dira:
-” Irakurketa feminista” kluba, Alaitz Andreuk zuzendua, Gasteizko Udalaren ahalduntze-eskolak bultzatuta.
- Lumaltik Herriak (Lankidetzarako eta Herrien Garapenerako Erakundea) eta Berdinak GKErekin parte hartzea emakume indigenen egoerari buruzko sentsibilizazio-tailer bat.
Aipatutako bi institutuekiko lankidetzari dagokionez, "Aste feministaren" barruan zenbait jarduera elkarrekin antolatzeko koordinatu gara.
Egindako jarduerak:
Azaroak 25
Performance bat sortu genuen emakumeen aurkako indarkeria salatzeko. Arropa beltza eta maskara txuriak jantzita, patiora doazen ateetan jarri ginen. 2019an eraildako emakumeak ikusarazteko, haien izenak zituzten kartelak eraman genituen.
Bigarren solairuko korridorean emakume horien izenak zituzten eskelak jarri genituen. Korridore horretan bertan postontzi bat jarri dugu mikromatxismo-egoerak salatzeko. Web orrian ere badugu postontzi birtual bat helburu berarekin
Martxoak 8: COVID19ak eragindako konfinamendu-egoeragatik gauzatu ezin izan ziren bi jarduera prestatuta geneukan
Ikasturteko azken hiru hilabeteetan bizi izandako egoera bereziaren ondorioz, itxialdia hasi zenetik plangintza guztia bertan behera geratu da. Espero dugu aurten egiteko antolatua genuen aste feminista 2020-2021 ikasturteko lehen hiruhilekoan bideratu ahal izatea.