HORMAK APURTZEN
HORMAK APURTZEN
Azken urteotan gero eta indar handiagoa hartzen ari dira gazteen artean diskurtso erreakzionarioak: emakumeen aurkako mezuak, LGTBIQ+ kolektiboaren kontrako jarrerak edo gizarte aniztasunarekiko mesfidantza.
Sare sozialen eraginpean, hainbat influencer edo eduki-sortzailek normalizatzen dituzte balio matxistak eta baztertzaileak, eta ikasle askok horiek zalantzan jarri gabe bereganatzen dituzte.
Horregatik, behar premiazkoa ikusten dugu ikasgeletan tresna kritikoak eskaintzea, horrelako mezuak identifikatu eta deseraikitzeko.
Horri aurre egiteko, material pedagogikoak prestatu ditugu tutoretza edo KP orduetan lantzeko. Gaiak anitzak dira: gorputzaren kosifikazioa eta nola eragiten duen nerabeen autoestimuan; komunikazio errespetuzkoa eta gatazken kudeaketa modu baketsuan; edota diskurtso erreakzionarioak nola ezagutzen eta desmontatzen diren. Adibidez, Batxilergoko ikasleekin landu dugu influencer ezagun baten bideoa, non emakumeen aurkako jarrera normalizatzen zen; ondoren, ikasleekin eztabaida gidatua egin zen, mezu horren atzean dagoen ideologiaz jabetzeko eta alternatiba berdinzaleak azaleratzeko.
25/26' Kosifikazioa eta diskurtso erreakzionarioen gaiak aukeratu ditugu berriro. Horretaz gain, gai berri bat lantzeari ekin diogu, errespetuzko komunikazioa.
24/25' Kosifikazioa eta diskurtso erreakzionarioak landu genituen