AZAROAREN 25
AZAROAREN 25
Azaroaren 25a egun berezia da gure ikastetxean, indarkeria matxistaren aurka jarrera argia adierazteko eta ikasleen artean kontzientzia pizteko. Egun honek aukera ematen digu emakumeek historian zehar bizi izan dituzten zapalkuntza eta erasoak ikusarazteko, eta aldi berean gaur egun oraindik ere pairatzen dituzten indarkeria mota anitzak salatzeko.
Ekintzen bidez —datuen inguruko hausnarketak, aipu matxisten bistaratzea, Euskal Herrian eraildako emakumeen mapa sortzea edo ikasleen tailerrak egitea— ikasleek modu aktiboan parte hartzen dute. Helburua da indarkeriaren erroak ulertzea eta berdintasunaren aldeko konpromisoa indartzea.
Azaroak 25 gogorarazten digu indarkeria matxista ez dela arazo isolatua, baizik eta gizarte osoari dagokion erronka kolektiboa. Horregatik, ikastetxeko komunitate osoa batzen da ekimen honetan, guztion artean errespetuan, berdintasunean eta askatasunean oinarritutako etorkizun bat eraikitzeko.