Ikasturtea elkarrekin hazteko momentu bereziak dituen urte bat izatea nahi dugu, berdintasunean eta errespetuan oinarrituta. Aurten Urtea kulturartekotasuna eta arrazakeria lantzeko asmoa dugu, baina aurretik egindako bideko helburuak ahaztu gabe:
1. ESKOLA KOMUNITATEAN, DUINTASUNAREKIKO ERRESPETUA BULTZATZEA.
2. GURE IKASTETXEAN, BERDINTASUNAREN ALDEKO KULTURA ETA HEZKIDETZA PRAKTIKAK BULTZATZEKO LANEAN JARRAITZEA.
3. GURE IRAKASLEEI, BEHARRAK SORTU AHALA, PRESTAKUNTZA EMATEN JARRAITZEA.
4. ELKARLANA BESTE IKASTETXEEKIN BULTZATZEN JARRAITZEA
5. GENERO-INDARKERIA ETA SEXISMOA SORBURU DUTEN INDARKERIA-MOTA GUZTIAK PREBENITZEKO, GARAIZ DETEKTATZEKO ETA HORIEI ERANTZUN ERAGINKORRA EMATEKO MEKANISMOAK MANTENTZEA ETA ZAINTZEA.
6. EGITEN ARI GAREN HEZKIDETZAREN ALDEKO LANA ESKOLA KOMUNITATE OSOARI ZABALTZEN JARRAITZEA, GUZTIOK BATERA EKIMEN HONETAN ARITZEKO
7. KULTURA FEMINISTA HEDATZEA ETA BULTZATZEA
1. Ikastetxeak bere kulturan, politiketan eta jardunbideetan genero-ikuspegia txertatzen jarrai dezan ziurtatzea.
2. Tutoretza eta orientazio-planetan genero-ikuspegia indartzea.
3. Eskola-komunitateari ikusaraztea gizonak eta emakumeak ez direla bizi berdintasun egoeran: Kultura Feminista
4. Ikasleei ezagutaraztea gizartearen bilakaeran emakumeek izandako ekarpena eta egindako lana.
5. Irakasleak eta hezkuntza-komunitatea trebatzen jarraitzea, bermatzeko beren esku-hartzea egingo dela hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa aintzat hartuz.
6. Eskola-komunitateko arlo ezberdinen arteko lankidetza bultzatzen jarraitzea.
7. Eskola-komunitatea sentikor bihurtu genero-indarkeriaren ondorioz gizartean bizi dugun egoera jasanezinaren aurrean.
8. Genero-indarkeriaren sozializazio prebentiboa sustatzea.
9. Genero-indarkeria eta sexismoa sorburu duten indarkeria-mota guztiei azkar eta eraginkorki erantzuteko ditugun mekanismoak bermatzea eta hobetzea.
10. Eskola-komunitate osoari arlo honetan gauzatzen diren jardueren berri ematea.
11. Guraso, ikasle, irakasle eta irakasle ez diren gainontzeko langileek elkarrekin lan egitea.
Esku artean daukagun erronkari, generoaren eredu kultural menderatzaileak traba egiten dio. Honek dakarrena da, erronkak berak suposatzen duenagatik, zenbaitetan ematen ditugun aurrerapausoak tentsioz edo ondoezaz bizitzea.
Gizartean ematen ari diren eraldaketa politiko, sozial eta ekonomikoen erritmo bizkorrak, ekarri du, belaunaldien arteko tarte ikaragarriaz gain, aldaketa bat bizitzan, nahietan eta interesetan. Batez ere, prestakuntza handiagoa eta independentzia ekonomikoa eskuratzen ari den emakumearengan. Honek, berdinen arteko harremanen markoan, garatzen ari garen gizon eta emakumeen arteko paperen birdefinizioa dakar.
Oraindik orain, bide luzea gelditzen da gizonak eta emakumeak berdin-berdinak izateko.