FORMAKUNTZAK
FORMAKUNTZAK
Urtero klaustroari, ikasleei eta berdintasun batzordekideei bideratutako formakuntzak prestatzen ditugu. Batzuetan gu geuk eman izan ditugu, baina beste askotan kanpo eragileak gonbidatu edo kontratatu ditugu eurek bideratu ditzaten. Hauek izan dira urtez-urte bideratutako formakuntzak:
24/25' Piper Txuria elkarteak 4 orduko formazioa bideratu du. Ikastaroaren bidez nerabeekin maskulinitatea lantzearen garrantzia azpimarratu dugu, genero-identitatearen eraikuntzan duten eragina ulertzeko.
23/24' Maskulinitate eredu osasungarriak sustatzeko zineforum bat egin genuen. Horretarako, Ezberdinen parte-hartzen duen Iker Armentiak bere esperientzia kontatzera gonbidatu genuen.
23/24' Geuz elkartea gonbidatu genuen gatazken kudeaketari buruzko 2 saioko formakuntza izateko.
22/23'
21/22'
20/21'
...
Berdintasun Batzordekideek DBH1/2ko ikasleei tailer bana eskainiko diete eta, horren bidez, ikasleek berdinen arteko elkarrizketa seguruak uztartu ahalko dituzte. Gai hauek lantzen dira:
Batzordea aurkeztu eta elkar ezagutu
Nerabezaroa eta gorputz eraldaketak
Aniztasuna eta errespetua
24/25an soilik Berdintasun Batzordekideentzat antolatutako tailerrak eskaintzen hasi ginen. Feminismoan sakonago hezteko, erreferente ez normatiboak ezagutzeko, ahalduntzeko eta aske bizi ahal izateko!
24/25an Albina Stardust eta Divina Commedia-ren hitzaldia eta drag-showa ikusi dute. Generoa birpentsarazten du eta norberaren autoestima zein askatasuna indartzen ditu. Esperientzia artistiko eta eraldatzailea da, aurreiritziak apurtu eta adierazpen askea ospatzen duena.