IRAKURLE KLUBA
IRAKURLE KLUBA
Irakurle Klub Feminista gune bat da familiek zein ikasleek elkarrekin hausnarketa eta eztabaida partekatzeko. Liburuen bitartez, feminismoari, berdintasunari, identitate anitzei eta nerabezaroari lotutako gaiak lantzen dira, eta horrek aukera ematen du esperientziak eta ikuspegiak konpartitzeko.
Familien saioetan, normalean, eleaniztasuna errespetatzen da, euskaraz zein gaztelaniaz irakurri eta hitz egiteko aukera emanez. Aukeratutako liburuak oso askotarikoak izan daitezke: komikiak, eleberri gazteak edo literatura garaikidea, betiere gizartean eragin handia duten gaiak jorratzen dituztenak, hala nola transfobia, estereotipoak edo harreman ereduak.
Klubak hainbat onura ditu: eskolaren eta familien arteko lotura sendotzen du, hezkidetzaren inguruko kontzientzia zabaltzen du eta komunitatean elkarrizketa kritiko eta aberatsak sortzeko aukera ematen du. Horrez gain, gurasoek beren seme-alaben hezkuntzan eragin zuzena duten gaiak sakonago ezagutzeko eta lantzeko espazioa eskaintzen du.
24/25' Persepolis (Marjane Satrapi), Moio (Kattalin Miner) eta Jende Normala (Sally Rooney) irakurri genituen.
23/24' Argiaren Alaba (Yolanda Arrieta), Gorputz Madarikatuak (Lucia Baskaran) eta Kamisoi zuria zetazkoa (Alaine Aguirre) irakurri genituen.
22/23' Turista klasea (Kattalin Miner), Ibaiertzeko ipuina (Oihane Amantegi), Ez erran inori (Maddi Ane Txoperenea), Gorputz madarikatuak (Lucia Baskaran) eta Argiaren alaba (Yolanda Arrieta) irakurri genituen.
21/22' ez zen talderik sortu
20/21' Nik sinisten dizut (Samara Velte / ikasleekin), Dantzaldia (Irene Nemirovski) eta Libe (Alaine Aguirre) irakurri genituen.
19/20' Ultramorea (Nancy Huston), Zergatik panpox (Arrantxa Urretabizkaia) eta Kamisoi zuria zetazkoa (Alaine Aguirre) irakurri genituen.