Berdintasun Batzordea DBH eta BATXko ± 86 ikaslez osatuta dago. Ikasturte hasieran batzordekideak bildu eta urteko plana zehazten dugu. Horrekin batera, DBH1. mailara batzordearen aurkezpena egitera doaz DBH3/4 eta BATX. batzordekideak.
Bisibilizazio kanpaina bat egiten dugu eta astez-astez ikasleentzat deigarria zen zerbait prestatzen dugu, adibidez, emakume akatuen kartelak, gizon kabroien aipuak, biktimen mapa, erasoen zifrak, kosifikazioaren aurkezpena... Urte bakoitzean gauza berri bat egin da! Gehiago jakin nahi baduzu egin klik!
Hitz kolpez antolatutako antzezlana ikustera joaten gara. Pornografia industriak gizartean duen eragina, genero jazarpenaren modalitate desberdinak eta beste zenbait gai lantzen dira!
Geroz eta indar gehiago hartzen ari duten diskurtso erreakzionarioei aurre egiteko beharra ikusi dugu.
Horretarako gai desberdinak tutoretza edo KP orduetan lantzeko materiala prestatu dugu: kosifikazioa, errespetuzko komunikazio, diskurtso erreakzionarioak...
Urtearen arabera, guraso edo ikasleen irakurle kluba sortzen da. Edozein kasutan, urtean 4 liburu irakurtzen ditugu eta Hedatze orduetan tertuliak egiteko elkartzen gara.
Otsaileko aste oso batean, mailaz-maila, feminismoari buruzko gai desberdinak lantzen ditugu. Aurtengo egitaraua hau izan da.
--> GEHIAGO JAKIN NAHI? <--
Maila bakoitzean LGTBIQ+ Fobiaren lanketa bat bideratzen da, askatasunean denok bizi ahal izateko! Urtearen arabera ekimen desberdinak bideratu ditugu.
2025an arrazakeria eta kulturartekotasunaren inguruko gaiak modu sistematikoan lantzeko asmoa hartu genuen. Honen inguruan lan egiteko materiala eta ekintzak prestatuko ditugu 2025-2026tik aurrera.
2010an batxilergoan egiten hasi ginen eta oraindik jarraipena ematen ari diogu. Urtero DBH3ko ikasleak hizlari desberdinen esperientziak entzuten dituzte, mahai batetik bestera.
Mintzakafea nola antolatzen den hobeto ulertzeko jarraipen dok. hau prestatu dugu.
Beste motatako jarduerak...
.
.
.
.
.
.
.
2025an Berdintasun Batzordekideak lehendakaritzara joan ziren Emakundek Azaroaren 25rako Emakumeenganako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguneko spot-a aurkeztera.
2025ko irakasleon greben harira, EITB1ko Egun On programan parte-hartu genuen Eusko Jaurlaritza eta Hezkuntza Sailari hezkidetza programa errealak martxan jartzea aldarrikatzeko.