LH 4

ZATIKIAK

Matematiketan zatikiak eta zenbaki hamartarrak landu ditugu eta jolas moduan dominora jolastu dugu zatiki eta zenbaki hamartarrekin.

Batzuk primeran pasatu dute!

LIBURUAREN EGUNA


GAUR APIRILAREN 23AN LIBURUAREN EGUNA OSPATU DUGU. EGUN HAUETAN GELAN LIBURUAK IRAKURTZEN EGON GARA ETA AMAIERA MODUAN KARTULINA BATEAN LIBURUAREN IZENBURUA, MARRAZKI BAT ETA TESTU BAT IDATZI DUGU. HORRETAZ GAIN, 12ETAN LEIRA OLKOZEKIN BIDEO DEIA BAT EGITEKO AUKERA IZAN DUGU.

HEMEN DOAKIZUE GURE LANAREN ARGAZKI BATZUK. EA GUSTOKO DUZUEN


EMOZIOEN INTENTSITATEA

Emozioek intentsitate desberdina dute eta sentitzen ditugun emozioei izena ematen ikasi behar dugu. Horretarako bi talde egin ditugu gelan eta talde bakoitzak 5 kolore aukeratu ditu, beldurra, urduritasuna, haserrea, poza eta tristura adierazteko. Ondoren intentsitate desberdina adierazteko eta hiztegi emozionala zabaltzeko , txartel desberdinak banatuko dira eta emozioak aukeratutako kolorez margotuko dute intentsitate handiagoa dutenak eta urez nahasturik intentsitate baxuagoa dutenak.

MARTXOAK 8

Astelehenean, Martxoak 8, Emakumearen Nazioarteko eguna zela eta pankarta hau egin genuen 2.,3. eta 4.mailako ikasleen artean.

Honekin batera "Nesken emotikonoak"bideoa ikusi eta gelan komentatu genuen.

Zenbait abesti ere entzuten egon ginen.


BAKEAREN EGUNA 2021


Urtarrilaren 29an eskolan Bakearen eguna ospatzen dugu. Aurten L.H. 2. eta 3. maila eta 4. mailako ikasle guztiak batera "Bakearen lorategia" ekintza aurrera eraman dugu!

Bakea zer den guretzat landu eta adierazi ondoren, bakoitzak gure lorea osatu dugu!! Ondoren mural handi batean denak itsatsi eta pasabidean jarri dugu!!


Hona hemen ariketa honen emaitza!



EKOSISTEMAK

Zientzietan ekosistema desberdinak lantzen egon gara. Uretako ekosistemak eta lehorrekoak eta hauen barruan ekosistema desberdinak landu eta ikasi ditugu. Guzti honi amaiera emateko plastika arloan Haizearekin bakoitzak bere ekosistema sortu du. Espero dugu zuei ere gustatzea, lan hansia egin baitute.

ARGAZKIAK

IPUINA eskuz esku Giza eskubideak 2020

Nafarroako Gobernuko Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza nagusiak aurten ere "Ipuina eskuz esku Giza Eskubideak" ekimena bultzatu du. Zenbait ikastetxeren artean, azaro osoan zehar, bi ipuin idatzi dira katean, bat euskaraz eta bestea gaztelaniaz. Jon Arretxe eta Isabel Hualde idazleek eman zieten hasiera ipuinei. Guk euskarazko ipuinaren amaiera idatzi genuen. Oso esperientzia ederra izan da eta gaur Iruñako San Franzisko liburutegian aukeztu dira bi ipuinak, eta saioa streaming bidez jarraitzeko aukera izan dugu.

Desde la Dirección General de Paz, Convivencia y Derechos Humanos del Gobierno de Navarra también este año se ha promovido el proyecto "Cuento cadena Derechos Humanos". La actividad ha consistido en escribir en cadena, durante todo el mes de noviembre, uno en castellano y otro en euskera, iniciados por la escritora Isabel Hualde y el escritor Jon Arretxe. Nosotros escribimos el final del cuento en euskera. Ha sido una experiencia muy interesante. Hoy en la biblioteca San Francisco de Pamplona se han presentado los dos libros y hemos podido seguirlo por streaming. en directo.




Nerea FIN.mp4

BALOREAK

AMAIGABEKO MESEDE KATEAREN BIDEOA IKUSI ETA HAUSNARTU ONDOREN, IKASLEEK BERAIEN ANTZEZPENAK PRESTATU DITUZTE.

Eskulanak etxean

Hemen joango gara jartzen bidaltzen dizkidazuen eskulanak zuen ikaskideekin elkarbanatzeko. Horrela, denok gozatu dezakezue besteen ideien laguntzaz.


https://photos.app.goo.gl/aydeNjvLurdKiWx76

Zientzilari txikiak


Nahiz eta bakoitza geure etxean egon egun hauetan, lanean jarraitzen dugu buru belarri. Honakoan zientzilari bihurtu gara eta hainbat esperimentu egin ditugu.

https://tafallakolh3.blogspot.com/p/gure-gelako-esperimentuak.html

400 puntu lortu ditugu!

Gelako portaera kontrolatzeko Classdojo erabiltzen dugu eta denon artean 400 puntu lortzen ditugun bakoitzean saio bateko eginkizuna aukeratzen dute ikasleek. Kasu honetan atletismo azpiegiturak erabili nahi zituzten kirol honetan praktikatzeko. Hemen dituzue argazki batzuk.

https://photos.app.goo.gl/9XjKvrmHjvcesu5H9

Irrien Lagunak Tafallako eskolan!

Ederki pasa dugu gaur Mari Kalanbre eta Martin Bertsorekin kantan eta dantzan. Gauza pila bat ikasi ditugu gainera: zentzumenak, neurketak egiten gure gorputzarekin...

Hemen dauzkazue argazki batzuk:

https://photos.app.goo.gl/vXDJGbAZhgaCf9TE6


Hondakinen tailerra

Hondakinei buruz asko ikasi dugu mankomunitateak eskaini digun tailer honetan. Hemen dituzue argazki gehiago.

https://photos.app.goo.gl/jAgn2bwvwjVAipXc7

Talde dinamikak


"Gustoko zaitut" dinamika egin dugu pare bat astez taldekideen arteko erlazioak positibizatzearren.

https://photos.app.goo.gl/KeNRjnFGLqce1Ut97

Lanean jarraitzen dugu

egunero, jo ta ke, zenbatuz, istorioak kontatuz eta gure ingurumenaren alde borrokatuz. Hemen dituzue argazki batzuk.

Seguimos trabajando

duro día a día, contando historias, números y luchando para defender nuestro entorno del cambio climático. Aquí os dejo algunas fotos.

https://photos.app.goo.gl/GAAqt2pRcS2vm9r59

https://photos.app.goo.gl/JX8nXdkvxYTjVyK29

2019-2020 IKASTURTE HASIERA

Gustura hasi gara 2019-2020 ikasturtea, elkar ezagutuz, asko hitz eginez eta ongi pasatuz. Denok gaude aurten asko ikasteko prest.

Lehenengo eguneko argazki batzuk utziko dizkizuet hemen.

https://photos.app.goo.gl/SWjhywh6bn9dKYmq8


ARGAZKIAK/ FOTOS

EKOSISTEMAK

Zientzia arloan ekosistemak landu ditugu. Uretako ekosistemak eta lehorrekoak eta hauen barruan bakoitza sakontzen joan gara, gaia asko gustatu zaigu eta lan handia egin dugu eta proiektua amaitzeko, plastika arloan Haizearekin izugarrizko ekosistema politak egin dituzte. Lan handia neska-mutilak!!!!