Liburuaren eguna, nola ez, gelan landu dugu! Maleta ibiltaria gelan dugula aprobetxatuz, aste osoan zehar honen inguruan lan egin dugu!
Martxoak 8 egunero da baina egun horretan bereziki gelan landu genuen!!
Historian zehar munduan egon diren emakume eraginkor batzuei buruz hitz egin genuen. Bakoitzak emakume baten argazkia eta izena zuen eta ikerketa lanak egin ondoren, emakume horien lorpen garrantzitsuenetarikoak zeintzuk izan ziren aurkitu zuten. Ada Lovelace, Amelia Earhert, Maria Callas, Marie Curie, Malala Yousafzai, Clara Campoamor, Rosalind Franklin, Virginia Woolf eta Frida Khalo dira, besteak beste, emakume hauen izenak!
Ondoren LH 2,3 eta 4. mailak pankarta bat sortu genuen!!
Hona hemen egindako argazkiak!
Urtarrilaren 29an eskolan Bakearen eguna ospatzen dugu. Aurten L.H. 2. eta 3. maila eta 4. mailako ikasle guztiak batera "Bakearen lorategia" ekintza aurrera eraman dugu!
Bakea zer den guretzat landu eta adierazi ondoren, bakoitzak gure lorea osatu dugu!! Ondoren mural handi batean denak itsatsi eta pasabidean jarri dugu!!
Hona hemen ariketa honen emaitza!