LH2

ONGI ETORRIAK IKASTURTE BERRIRA!!

OUR SUPERMARKET

We have done our own supermarket in class. They have practiced how to ask in a shop or a supermarket the food or things that they want and the price of the products. It has been great!

BIDE HEZIKETA

Atzo, azaroak 3, bide heziketaren inguruko tailerra egin genuen. Gelan arauak ikasi eta gero, kalera irten ginen seinale ezberdinak identifikatzeko. Azkenik gure patinete eta bizikletekin aruak aplikatu genituen zirkuitu batean. Primeran pasa genuen!



Bi hilabete dira ikasturtea hasi garenetik, eta denboraldi honetan ez dira gutxi izan egin ditugun lanak. Elkar ezagutu gara gelan, korroan gauza garrantzitsu asko hitz egin ditugu. Irakurtzeko eta idazteko letrak errepasatu ditugu eta matematiketan zenbakiak bergogoratu ditugu.

Gainera aurten taldeka eseri gara, eta beti ez zaigu erraza egin lau pertsonen artean lan egitea, baina ikasten ari gara. Gure lana aberasgarriagoa da lagunekin egiten dugunean.


Hilabete honetan proposamen berri asko egin ditugu, tangrameko jolasean ibili gara, udazkeneko hostoak margotu ditugu, bingoan jolastu gara, oporretako argazkiak ikusi ditugu, gure Lurra planetaren barne geruzak ikasi ditugu….


Argazki hauetan proposamen hauetako batzuk ikusten ahal dituzue.



Puntillismoa gure eskuak erabiliz! Urtaroak margotzen!

VID_20211020_131908.mp4

Hondakinik gabeko hamaiketakoa


Urriaren 7an, hondakinak murrizteko tailerra egin genuen, gainera bock´n roll bat oparitu ziguten. Hamaiketakoa eramateko zorro hauek askotan erabiltzen ditugu.


Hemen tailerreko zenbait argazki.



BasaBerera bisita

Aurreko asteazkenean oso ateraldi polita egin genuen. Lezaun herrian dagoen BasaBereko baserrira hurbildu ginen. Bertan letxuak landatu genituen, xaboiak egin eta animaliak ikusi eta laztantzeko aukera izan genuen. Primerako eguna izan zen!

VID20220316114907.mp4