HH 2.MAILA
2020/2021 IKASTURTEA
ZOMORRO ETA INTSEKTUAK
Patio orduan haurrek zomorroekiko duten interesa ikusirik, hauen inguruan ikertzea erabaki dugu. Hona hemen gure 1. urratseetako zenbait argazki.
Gure jakintzak plazaratzeko plastilina erabili genuen eta bidenabar, hizketaldi interesgarria sortu genuen.
Material ezberdinen bitartez dokumentazioari ekin genion.
Eskolako lorategira atera eta zuzenean pizti txikiak bilatzen eman genuen goiza. Hau bai anitza, zomorro bizitza!
Guk ere marigorringoak sortu genituen!
Etxean nire aitonak zituen hainbat tximeleta ekarri nituen eskolara, lagunekin partekatu ahal izateko
Baratzean ikusitako zomorroen argazkiak ekarri nituen gelara.
Oierren matxinsaltoa gertutik ikusteko aukera izan genuen ere!
NOAK EKARRITAKO TXIMELETAK GERTUTIK BEHATU OSTEAN, ESPERIMENTATZEN HASI GINEN...
ZELAKO SORPRESA GUREA ORRIA ZABALTZEAN !!
TATXAN! TXIMELETA ZORAGARRI BAT
ZIMITZ GORRIAK
Zelako sorpresa gurea, egun euritsu batean euritik babesten ari ziren ehunka zimitz gertutik behatu ahal izan genituenean...
ZIMITZ GORRIEK EZ DAKITE IGERI EGITEN!
Putzuen barrena ziren zimitz batzuk erreskatatzen saiatu ginen