LH 5

YOANAREN BISITA

Cinfaren inguruan hitzegin digu, sendagaiak nola egiten diren. Sendagai mota desberdinak ekarri dizkigu, pastilak, likidoa, zorroan,...eta nola egiten diren azaldu du. Bideo bat ikusi dugu eta "EL SUEÑO MÁGICO DE SHAMÁN" EL DESARROLLO DE LOS MEDICAMENTOS izeneko liburua ekarri digu eta ikasle bakoitzari Pdfan bidaltzeko aukera ere eman digu. Eta azkenik labazko lanpara bat egin dute.

Opari moduan goxokiak banatu ditu, hauek ere Cinfan eginak.

Mila mila esker bisitagatik!!!




ESTHER ETA EDUARDOREN BISITA

Gaur Esther eta Eduardoren bisita izan dugu. Beraien zaletasunen artean argazkigintza eta zuhaitzak daude, horregatik enbor zati batzuk ekarri dizkigute, Eduardok moztuak, Akazia zuhaitzaren egurra da, bakoitzak nahi izan duen moduan apaindu eta gelako argazkia itsatsi dute, gero amaieran zintzilikatzeko jarri die Eduardok.

Primeran egon dira eta oso gustora pasatu dugu!

Mila esker bikote!!!!!


AURORAREN BISITA

Gaur Auroraren bisita izan dugu gelan. Laguntasunaren inguruan hitz egin dugu eta liburu bat irakurri digu, bertan 4 pertsonai itxuraz oso desberdinak protagonistak ziren.

Oso esaldi eta hausnarketa interesgarriak atera dira. Ipuina amaitutakoan bakoitzak bere adierazpena egin du nahi izan duen moduan. Oso adi eta partehartzaile egon dira.

MILA ESKER AURORA!!!!!


IPUIN KONTALARIA

"Sarean, mujeres en red" GKE (ONG)ren eskutik, ipuin kontalari bat etorri da gaur gelara eta bertan, GKE honek Chiapasen egiten duen lana azaldu digu. Historian zehar bidaiatu dugu eta bi ipuin kontatu dizkigu. XV. mendetik gaur arte bidaiatu dugu eta lurralde hartan gertatu denez, modu labur batean azaldu digu.

Oso interesgarria izan da!!!

CHROMEBOOKA ERAKUSTEN

Gaur, apirilaren 1ean, 1.mailako gelara joan gara ikasleei chromebooka nola funtzionatzen duen irakasteko. Nola pizten den, zein aukerak dituen, chrome irakatsi diegu, korreoak bidaltzen, aurkezpenak egiten eta matificean sartzen eta jolasten egon gara elkarrekin. Oso esperientzi polita izan da!!!!


NESKA ETA EMAKUME ZIENTZIALARIAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Gaur, Otsailak 11, Neska eta Emakume Zientzialarien eguna ospatzen da eta gelan zerbait landu ondoren, eskolako pasiloetatik atera gara beste gelatan egin dituzten lanak ikusteko. Gero gelan zientzialari bat aukeratu eta honen inguruan informazioa bilatu eta landu dute. Hona hemen gelako lanak:



Elena Cornaro Piscopia
Marie curie
marie curie 👭
Marie Curie
María Teresa Ruíz

BAKEAREN EGUNA

Urtarrilaren 28an, ostirala, Bakearen eguna ospatu genuen. Gelan zuhaitz bat marraztu genuen eta enborrean bakea guretzako zer den idatzi genuen. Adarretan gure eskuak estanpatu genituen eta 3.-4. mailakoek egin zuten zuhaitzaren tartean "BAKEA GURE ESKU DAGO" idatzi genuen.

Hemen uzten dizkizuet argazki batzuk ikus dezazuen: ARGAZKIAK

20220119_113806.mp4
20220119_115608.mp4
20220119_114229.mp4

DANBORRADA


Asteazkenean, San Sebastian egunaren bezperan, gure Danborrada berezi eta murriztua ospatu genuen.

D ereduko 5. mailako ikasleek, Eder Equísoainen zuzendaritzapean, jolas-orduan hainbat musika-pieza interpretatu zituzten beren danborrekin.

Txanoak, zapiak lepoan eta janzkera bereziak soinean zituztela, taldea gure patioko hainbat gunetatik igaro ziren, ikastetxeko gainerako haurrak alaituz.

Egoera dela eta gelako batzuek ezin izan zuten parte hartu, hala ere eskerrak eman nahi dizkiegu gela osoari.

ESKERRAK Aret, Candela, Gorka, Eder, Maider, Carlota, Aitziber, Irune, Irene eta Eriki, beren jarreragatik.



EMAKUMEEN INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA


Gaur Azaroak 25, Emakumeen indarkeriaren aurkako eguna ospatu dugu gelan.

Hausnarketa batzuk egin ditugu, kahootean jolastu dugu eta berdintasunaren txokoa ezagutu eta aztertu dugu.

Gauza batzuek harritu gaituzte eta gaiaren inguruan gauza berriak ikasi ditugu eta hitzegin dugu.



LA PALMARA ESKUTITZA

D ereduko Lehen Hezkuntzako 3., 4. eta 5. mailako ikasleek La Palmara gure animoak eta maitasuna bildatzea erabaki dute orain bizitzen ari diren momentu gogorretan gure gertutasuna senti dezaten. Hilabete hauetan, sumendiak erreta eskolarik gabe geratu diren ikasle guzti horiei bideratuta.

Eskuz eskutitz bat idatzi dute eta batzuk marrazkiren bat egin dute ere bai.

Gutunazalean sartu, hartzaileren eta igorlearen datuak jarri, zigilua itsasi eta postontzira eraman dugu.


#fuerzalapalma#animolapalmazuekingaude





English week


Aste honetan 5. mailako ikasleak English Week izan dute, gauza ugari egin dituzte eta ingelera izugarri praktikatu dute. Astelehenetik ostiralera saio guztiak ingeleraz izan dituzte. Primeran pasatu dute eta Katierekin asko ikasi dute.

Hemen dituzue argazki eta bideo batzuk!

ARGAZKI ETA BIDEOAK

Starry night

During the last weeks we have been drawing the famous painting by Van Gogh called Starry Night. The drawings are very beautiful and we did an art exhibition in the school for the rest of the students.