LH 6

SOKATIRA

ATZO GOIZEAN JOSEBA MURILLO ETA AINHOAREN BISITA IZAN GENUEN. IÑAUTERIETARAKO AUKERATU DUGUN KIROLA SOKATIRA IZANIK, BIKOTE HAU GELARA ETORRI ZEN PIXKATXO BAT GEHIAGO IKASI GENEZAN KIROLA HONEN INGURUAN. 

BERAIEK SOKATIRAN IBILTZEN DIRA ETA BERAIEN ARROPAK, MATERIALAK ETA OBJEKTUAK EKARRI ZIZKIGUTEN GUK IKUSI ETA PROBATZEKO. BIDEO BATZUK ERE IKUSI GENITUEN ETA KIROL HONETAKO TEKNIKA ERE AZALDU ZIGUTEN. ONDOREN PATIORA JEITSI GINEN PROBATZERA ETA IZUGARRI ONDO PASATU GENUEN GURE ARTEAN!!!

MILA MILA ESKER ZUEN DENBORA GURETZAT ESKEINTZEAGATIK!!!!


ARGAZKIAK

TESTU MOTAK


Ikasturtean zehar testu desberdinak lantzen joan gara eta ondoren haiek batzuk sortu dituzte, hemen dituzue lan hauetako batzuk.


Irakaslearen eguna eta emakumearen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna

Gaur ostiralak 25 irakaslearen eguna eta emakumearen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna ospatu ditugu. Goizaren lehen zatian Lehen Hezkuntzako 3., 4. ,5. eta 6.mailako ikasleak hiru taldetan nahastu gara eta gynkana bat egin dugu, bertan probak, galderak, asmakizunak, puzleak osatu, abestien letrak bete etab. egin dugu, denak elkarrekin aritu gara eta primeran pasa dugu. Patioan hamaiketako berezia izan dugu eta ondoren "Bazen bitan Marierrauskin" ipuina 4. eta 5.mailakoei irakurri diegu. Ipuinaren inguruan hitzegiten egon gara eta "neska polita" bideoa ikusi dugu. Gauza interesgarri asko agertu dira!!!!


PARTE ZAHARRA

Udala parte hartze prozesu bat egiten ari da herritarrek Alde Zaharrari buruz hausnartzeko. Kontua da ikustea zer paper duen Tafallarako, zer egoeratan dagoen, zer egin beharko litzatekeen hobetzeko, zer den gehien eta gutxien gustatzen dena, eta abar.

Oso interesgarria iruditu zaie prozesu horretan haurren begirada bat egotea eta haurrek (kaskoan bizi ez badira ere) horri buruzko begirada eskaintzea.

Horretarako, lehenik eta behin, azalpen labur bat eman ziguten areto nagusian eta, ondoren, ibilaldi bat egin genuen alde zaharrean. Hemen, gustuko dituzten gauzak eta ez dituztenak detektatu behar izan zituzten, eta taldeka argazkiak atera. Behin ibilbidea amaituta, klasera itzuli ginen, eta taldeka 3 argazki aukeratu zituzten, gustatzen zaiena eta beste 3 gustoko ez dutena, eta, azkenik, bateratze-lana egin zuten ekitaldi-aretoan, argazkiak erakutsiz eta zergatia azalduz.

Oso goiz interesgarria izan da!



BIDE HEZIKETA


Gaur gure gelak foruzaingoaren bisita izan du. Gelan lehenengo hizaldi bat izan dugu eta ondoren gidatzen egon gara eta azkenik ginkana bat izan dugu.

Goiza oso interesgarria izan da!