2022/23

GURE BURUA AURKEZTEN...





3. mailako ikasleak Lap Book bat egiten ibili gara, gure burua aurkezteko. Gure burua, familia, lagunak, zaletasunak, gustuak,... aurkeztu ditugu eta bide batez, gure ikaskideak pixka bat gehiago ezagutzeko aukera izan dugu!

Zeinen politak geratu diren!

NEREA IBINAGA

Nafarroako Kirolaren Instituak abiaturik “Emakume kirolarien hitzaldiak ikastetxeetan” programan parte hartu dugu eta atzo, Nerea Ibinaga, beste gauza batzuen artean, Nafarroako mailu jaurtitzailerik onenaren bisita izan genuen. D ereduko 4., 5. eta 6. mailako ikasleek berarekin egon ginen eta asko ikasi genuen kirol honen inguruan.

Hitzaldiaren lehen zatian bere kirola eta beraren inguruan hitz egiten aritu zen, bere lorpenak, entrenamenduak, zaletasunak ,.. eta jarraian atletismoko pistara atera ginen berarekin ariketa batzuk eta hesi lasterketa batzuk egitera.

Mila esker Nerea!