LH 3-4

OLLORA ATERALDIA! ARTETAKO GATZAGAK EZAGUTZEN

Ekainak 1ean, D ereduko 3., 4. eta 5. mailako ikasleak Ollo herrira hurbildu ginen. Bertatik ipar-orratza erabiliz Artetako gatzagetaraino joan ginen. Bidean inguruari buruzko hainbat gauza ikasi genituen. Eta gatzagetara iristerakoan hauek nola funtzionatzen duten azaldu ziguten, eta bertako ur gatza frogatu genuen.


Kriston eguraldia izan genuen eta ibilbide lasai eta politaz disfrutatzeko aukera izan genuen!!




JUAN CRUZ IGERABIDEREKIN!!

Gaur, maiatzak 27, Juan Cruz Igerabide idazlearekin egoteko aukera paregabea izan dugu!! Bere ibilbideari buruz asko kontatu digu, galdera pila bat egin dizkiogu. Gero ipuin bat eta ahokorapilo batzuk kontatu dizkigu! Eta bukatzeko sinadura eskatu diogu eta oroitzapen moduan eramaten dugu!!


EZ KUTSATU!!

Kutsaduraren inguruko proiektuari bukaera emateko poster batzuk diseinatu ditugu. Eskolako beste ikasle guztiak zaborra zakarrontzietara botatzearen garrantziari buruz kontzientziatu nahi ditugu. Eskolako eskaileretan eta kortxoetan ikusgai jarri ditugu.


ZURE ONERAKO, EZ KUTSATU! MUNDUARI ARNASA EMAN!!!




BEGOĂ‘A LISONEN BISITA!!!

Gelan kutsadura proeiktuarekin gaudela eta, aukera ezin hobea izan dugu...Tafallako Begoña Lisón idazlearen bisitaz gozatu dugu! "Huego, Naya y el medioambiente. Hugo ayuda a limpiar la playa" liburua gelan irakurri ondoren berarekin honen inguruan hitz egin dugu, kutsaduraren inguruan hitz egin dugu eta Begoñari buruz gauza interesgarri asko ikasi ditugu!

Gainera, bakoitzari sinatutako bi orri-markatzaile oparitu dizkigu!!

Hona hemen bere webgunea, bertan bere liburu asko aurkituko dituzu! Sartu eta disfrutatu!! www.begoñacuentos.es


MARTXOAK 8!!!! EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA

Egunero, emakumeen nazioarteko eguna ospatzen dugu baina gaur, MARTXOAK 8, zehatzago.

Horregatik gelan lan berezi bat egin dugu. "Zure bizitzan, ze emakumeak dira bereziak?, zergatik?" galderen inguruan hitz egin dugu. Ondoren bakoitzak emakume berezi horientzat oparitxo bat prestatu du. NIRETZAKO BEREZIA ZARA liburuxka prestatu dugu, zergatiak idatzi ditugu eta apaindu dugu. Gure emakume bereziei oparitzeko irrikitan gaude!



NESKA ETA EMAKUME ZIENTZIARALIAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Gau otsailak 11, ostirala, Neska eta Emakume Zientzialariaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Eta eskolan bere tokia eman diogu. Ekintza berezi bat egin dugu. Pasabideetako bi txoko ezberdinetan denboran zehar emakume zientzialari garrantzitsuak izan direnetako batzuk jarri dituzte, bere izena zein zen asmatu behar genuen eta ondoren beraien inguruko informazio irakurri eta azaldu dugu, zientzaren mundurako garrantzitsuak izan diren lorpenak azalduz.


BAKEAREN EGUNA


Urtarrilak 28an eskolan bakearen eguna ospatu genuen. Egun honetan ekintza bereziak egin genituen. Hasteko, "bakea zer da niretzat?" galderari erantzunak eman genizkion. Ondoren papertxo batean idatzi eta gure bakearen zuhaitzaren enborran itsasi genituen. Bukatzeko "Bakea gure esku dago" adierazteko, gure eskuak margotu eta hosto moduan jarri genituen.

ROKOPOLISERA ATERALDIA


Gaur, azaroak 30, Rokopolisean egon gara goiza pasatzen. Bertan eskalatu, bulderrean jolastu eta rapela egin dugu!!! Gauza gehiago frogatzeko gogoekin geratu gara!

Primerako goiza pasa dugu!


EMAKUMEEN INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

Gaur, azaroak 25, emakumeen indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna ospatu dugu gelan. Gaiaren inguruan hitz egiten aritu gara eta gaiaren inguruko hausnarketa egin dugu.

Gero Kahoot tresnaren laguntzarekin honen inguruko gauza gehiago ikasi ditugu, jolasten genuen bitartean.

Eta amaitzeko, eskolako berdintasunaren txokoa ezagutu dugu eta bertan dauden irudiak eta esaldiak aztertu ditugu. Berdin bidean!!

SUMENDIAK EGITEN

VID_20211110_103048.mp4

La Palmako sumendia dela eta, klasean gure sumendi propioak sortu ditugu!

Horretarako, lehendabizi sumendia eraiki behar izan dugu eta ondoren experimentu batez baliatuz sumendiko erupzioa eragin dugu!

VID_20211109_101812.mp4
VID_20211109_102009.mp4


LA PALMARA ESKUTITZA

D ereduko Lehen Hezkuntzako 3., 4. eta 5. mailako ikasleek La Palmara gure animoak eta maitasuna bildatzea erabaki dute orain bizitzen ari diren momentu gogorretan gure gertutasuna senti dezaten. Hilabete hauetan, sumendiak erreta eskolarik gabe geratu diren ikasle guzti horiei bideratuta.

Eskuz eskutitz bat idatzi dute eta batzuk marrazkiren bat egin dute ere bai.

Gutunazalean sartu, hartzaileren eta igorlearen datuak jarri, zigilua itsasi eta postontzira eraman dugu.


#fuerzalapalma#animolapalmazuekingaude




GAU BELTZA

Aurten gure gelan, Gau Beltza ospatu dugu. Gure arbasoen kontakizunak entzun ditugu, beraien herrietan nola ospatzen zuten azaltzen. Kalabazak hustu eta diseinatu ditugu kandela barruan sartzeko. Beldurrezko ipuinak entzun ditugu eta gure beldurrei buruz hitz egin dugu, ondoren hauek desagerrarazteko.


Primerako astea pasa dugu Gau Beltzaren inguruan lan egiten!




LIBURUEKIN LANEAN


Gelako liburutegia erabiltzen hasi gara! Oraingoan ikasle bakoitzak nahi zuen liburua aukeratu du. Bakoitzak aukeratutakoa lasai irakurri du. Batzuk primeran ulertzeko, bitan edo hirutan irakurri dute!!

Ondoren kuadernoan liburuaren izenburua, pertsonaiak eta laburpena idatzi dugu.

Baina hau ez da dena! Gero, beste gelakideen aurrean egindako lana aurkeztu dute!


Hona hemen argazkiak. Disfrutatu!




KARTOIA BERRERABILTZEN