Lurreko urari eta atmosferi buruz ikasten ibili gara. Hemen duzue informazio pixka bat gehiago. Edpuzzle plataforman izena eman beharko duzue sartu ahal izateko.
https://edpuzzle.com/join/zupwokc
Atzo, otsailak 18, Amparo eta Roberto geologoak, etorri ziren LH3 gelara geologia esplikatzera.
Oraingo honetan horrelako galderak sortu zaizkigu:
Non kokatzen da Tafalla munduan?
Zergatik dauzkagu ordu desberdinak munduko leku desberdinetan?
Kokapenaren arabera, zergatik ematen dira tenperatura aldaketak? Ozeanian beti bero egiten du?
Zertaz dago osatua Lurra?
Nondik datoz mineralak?
...
Galdera zein baino zein interesgarri hauei erantzuteko honelako gaiak jorratuko ditugu: kartografia, geografia, Eguzki Sistema eta Lurraren geruzak.
Aste honetan brujula eta Tafallako planoak hartu eta bertako kaleetan zehar ibili gara orientazioa eta planoen interpretazioa lantzeko. Gelako hiru taldeek txandaka gidatu gaituzte planoan markatutako bidea jarraitzeko.