Oraingo honetan ikasleak landareak eta ura ikastea erabaki dute! Aurrera eramango dugun lehenengo esperimentua hau da: kutxa batean "laberinto" antzeko bat sortu dugu. Goiko aldean zulo bat egin dugu eta beheko aldean, plastikozko edalontzi batean eta kotoiez inguratuta, haziak jarri ditugu. Taldeka, batzuk babarrunak, beste batzuk txitxirioak eta azkenak dilistak jarri dituzte! Kutxa itxita mantenduko dugu eta bakarrik eguneroko jarraipena egiteko irekiko dugu!