SEÑE 3.0 / 8 /

2020 / 04 / 07

INKESTA FAMILIEI

Boletinarekin batera duela egun batzuk helarazitako inkesta. Azken aste hauetako ibilbideari buruzko iritzia jaso nahiko genuke familiengandik eta ondorioak atera. Horrela, eta ezinbesteko den heinean, gure eginkizuna ahalik eta egokien egiteko behar diren modaketak egin ditzagun. Inkesta anonimoa da eta seme/alabako bat betetzea eskatu nahi dizuegu. Bost-hamar minutuko eginkizuna baina gure lana hobetzeko baliagarria izan daitekeena. Eskerrik asko.

ENCUESTA A LAS FAMILIAS

Junto con este boletín os enviamos de nuevo la encuesta que os hicimos llegar hará unos días. Quisiéramos recoger la opinión de las familias respecto a la respuesta recibida por parte de la ikastola. Así, y mientras sea imprescindible, podamos realizar los cambios que sean necesarios para llevar a cabo de la manera más adecuada nuestro quehacer. La encuesta es anónima y os solicitamos respondáis una por cada hija o hijo. No os llevará más de cinco o diez minutos y nos aportará información para mejorar nuestro trabajo. Eskerrik asko.

EMOZIOAK LANTZEN

MITUSU teatro programa ohikoa da gure urteko programazioan. Martxoaren 11n Azkuna Zentroa-Alondegira abiatu ziren LH 5. mailako ikasleok. Bertan “Uniko. Tronutik kendutako printzea” antzezlana ikusi zuten. Teatro Paraiso konpainairen azken teatro ekoizpena zen eta Gijongo FETEN jaialdian saritua izan zen. Umeen emozioen kudeaketa lantzen duen teatro lan hau gure ikasleen gustukoa izan zen.

Berrogeialdi honetako hiru bat aste igarota interesgarri iruditu zaigu Ander Deuna Ikastolako zuzendari pedagogikoa den Ziortza Ruizekin izandako elkarrizketa bertora ekartzea.

Martxoaren 13tik hona zeintzuk lehentasun izan ditu Ikastolak?

Gure lehentasuna ikasleekin harremana, kontaktua bermatzea izan da. Arlo didaktiko-pedagogikotik, berriz, hezkuntza eskubidea bermatzea. Hasiera hasieratik, kontaktu telematikoa egiteko baliabide egokiak -ikastolan zein etxeetan- genituela ziurtatzea eta, horrela, etxetik lan-telematikoa bermatzea. Urrutiko irakaskuntzarako neurriak martxan jartzeaz gain, ikastolako langileekin eta familiekin harremanak, komunikazioa…, hots, arlo emozionala ere kontuan hartzen saiatu gara. Irakasleen presentzia eta harreman pedagogikoak ezin ditugu ordezkatu, baina ez dago aukerarik, eta gure eskuetan dagoen guztia egiten ari gara ikas-irakas prozesuan aurrera egiteko eta ikasleen arteko zein irakasleekiko harremanak ahalik eta ondoen mantentzeko.

Klaseak etxetik bideratu dira. Baina klasea edukiak eta prozedurak baino gehiago da.

Horrela da, horregatik hainbatetan azpimarratzen dugun gure jardunaren arlo emozionala, harreman zuzena, konplizidadea, kohesioa eta bakoitzaren errealidadea kontutan hartzeko ezinbestekoak diren ezaugarri horiek, nola bermatu egoera honetan? nola aurre egin horri, urrutitik eta pantaila bat erditik? hara non, bizitzak erronka, ataza honetan kokatu gaitu eta, honetan ere, trebatu beharko gara guztiok.

Ikasleak, familiak, irakasleak... guztiontzat egoera berri bat eta moldatu beharrekoa.

Indarra, arlo teknologikoan eta giza baliabidean jarri dugu. Azpimarratu ikasleen, irakasleen, IKT arduradunaren... ahalegin handia egoera berri honetara moldatzeko. Familiei dagokienez, beti esan izan dugu familien parte hartzea ezinbestekoa dela gure proiektuan eta, oraingoan, inoiz baino argiago geratu da baieztapen hori. Familia errealidade ezberdinekin lan egiten ari gara eta hortxe gabiltza apurka-apurka bidea egiten. Azpimarratu eta balorean jarri familien parte hartzea. Ezin dugu ahaztu, ikas-irakas prozesuan parte aktibo garrantzitsuenetarikoa direla. Hobetzekoak baditugu eta horren kontziente ere bagara, egoera berri honen aurrean erantzuna motela eta progresiboa izaten ari da beharbada, baina gure asmoa hobetzeko etengabeko saiakeran egotea da.


Beste ikastolekin harremanik?

Hasieratik Ikastoleen Elkartetik aholkularitza, laguntza eta harreman zuzena izan dugu. Ikastolen Elkarteak baliabide guztiak jarri ditu gure eskuetan. Bestalde, inguruko Ikastolekin harremana etengabe mantentzen ari gara, elkarrengandik elikatu eta laguntzeko.

Pasa berri duzue inkesta bat familiei. Oindino emaitza ez badakigu ere, aurreikusten duzue egokitzapenik?

Ikasle, familia eta irakasleen arteko harreman zuzena areagotzea; bi norabideetan hurbilago, elkarrekin senti gaitezen. Ikastola etxeetara sartzea beste ikasketa bat izaten ari da eta, honetan ere, esperimentatzen ari gara eta egunez egun moldatzen eta gure beldurrei gertutik aurre egiten.

Azken hitz batzuk…

Egunetik egunera, pausoz-pauso aurrera goaz eta laster batean berriro elkartuko gara. Bitartean, lerro hauetatik eskertu nahi ditut bide ezberdinetatik jasotzen ari garen animo, esker mezu, aholku eta proposamen guztiak. Mila esker Ander Deuna Ikastola osatzen dugun guztioi!

Ikastolen Elkartea, Covid Euskadi Maker-ekin lankidetzan

Ikastolen Elkarteko kideak Covid-19 birusaren aurkako borrokan laguntzen ari gara. 3D inpresora batekin, Galdakao ospitaleko langileentzako biserak egiten gabiltza. Egunean 30 bisera egiten ditugu. Argazkian ikus daitekeen moduan, esker onez jaso dituzte ospitaleko langileek!

Ikastolen Elkartea realiza una pequeña aportación a la lucha contra el COVID-19. Por medio de una impresora 3D se están elaborando viseras, 30 al día, para el hospital de Galdakao. Tal como se refleja en las fotos, se agradece esta aportación.


Udalekuetako izen ematea zabalik!

2020 UDAKO AISIALDIA

Koronabirusaren zabalkundeak Ikastolen Elkarteko aisialdi taldea neurri bereziak hartzera eta gauzatzen diren zenbait egitasmoetan aldaketak egitera behartu du. Halere, uztailean antolatzen dituen udalekuen izen-ematea zabalik jarraitzen du. Izen-ematea burutzeko bitartekoak www.aisialdia.eus Webgunean aurkituko dituzue. MATRIKULATU klikatuz. Bertan, ON-LINE matrikulatzeko aukera duzue edota Webgunetik matrikula fitxa jeitsi eta bete ondoren e-postaz aisialdia@ehi.ikastola.eus helbidera bidali dezakezue.

Informazio gehiago behar izanez gero, aisialdia@ehi.ikastola.eus helbidera idatzi edo 688 811 154 telefonora deitu dezakezue. Koronabirusaen ondorioz Ikastolen Elkarteak udalekuak bertan behera uzten baditu, ordaindutako dirua itzuli egingo zaizue.

ANIMATU ETA UDALEKUETAN IZENA EMAN!

2020 Udako Aisialdia / Campamentos 2020

La difusión del coronavirus ha obligado a adoptar medidas extraordinarias también al grupo de Aisialdia de la Federación de Ikastolas y ha tenido que cambiar algunos de los proyectos que lleva a cabo. Sin embargo, sigue abierta la inscripción a los campamentos de verano que organiza en julio. Los medios para realizar la inscripción pueden consultarse en la web www.aisialdia.eus. Pinchando MATRIKULAZIOA podéis realizar la matricula ON-LINE o descargar la ficha de matrícula de la web, rellenarla y enviarla por e-mail a aisialdia@ehi.ikastola.eus.

Para más información podéis escribir a aisialdia@ehi.ikastola.eus o llamar al 688 811 154. Si como consecuencia del coronavirus se cancelaran los campamentos de verano, se devolverá el importe abonado.

¡ANÍMATE Y APÚNTATE A LOS CAMPAMENTOS DE VERANO!

Udazkenean ospatuko dira ikastolen udaberriko jaiak

Herri Urrats, Ibilaldia eta Araba Euskaraz ez dira egingo udaberri honetan. Covid-19 koronabirusaren krisi handi honek eragotzi egiten du data horietarako ikastolen jai handiak egitea. Ofizialki debekurik jaso ez dugun arren, erabaki gogor hau hartzera behartu gaitu egoerak. Hiru jai hauek atzeratu egin baditugu ere, aurten egin egingo dira. Hori da Euskal Herriko ikastolen nahia, eta asmo horri eusten ahaleginduko gara.

Konfinamendua amaitzen denean, pixkanaka normaltasunera bidean jartzen garenean, urratsez urrats hartuko dira neurriak, eta esperantza dugu gozatzerik izango ez dugun udaberri honen amaieran arnasa hartu eta berriro ere kaleez, plazez, mendiez, basoez, hondartzez, itsasoaz gozatzeko aukera izango dugula libertate osoan. Gure kasuan, desiratzen gaude, askatasun berri horretan gure poza zuekin partekatzeko, gure jaiak zuei eskaintzeko, elkar ikusi eta besarkatzeko. (Iturria: Prentsaurrekotik hartua)

Orientazio Departamenduak baliabide anitz bildu ditu gune honetan. Bertan, familientzako baliabideak, bideo tutorialak, etxetik lan egiteko aholkuak, ikasteko baiabideak, irakurketak, multimedia baliabideak, bideo jokoak, museoak eta bisita birtualak, zientziak, musika, bertsoak, ariketa fisikoak etxean, antzerkia, jolasak, dantza, sukaldaritza eta korona-birusa atalak aurkituko dituzue. Hainbat material gure ezinbesteko etxe barruko egonaldi honetan baliagarria izan dakigukeena.

Koronabirusa dela eta herrietako kiroldegiak itxi egin behar izan dituzte. Herritarrei ariketa fisikoa egiteko erraztasunak emateko, zenbait udalek eta hedabidek on-line baliabideak eskaini dituzte. Udalen kasuan, baliabide horietako asko erdaraz daude. Baten batzuk, ordea, euskaraz ala ele biz eskaini dituzte. Honakoa da udalek eta hedabideek etxean sasoian mantentzeko egun hauetan eskainitako euskarazko baliabideen zerrenda. (Iturria: UEMA)

BITARTEAN, ETXETIK IKASTEN

Etxeko txikienek eta lehentasunez, Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 4. mailara arte ikasleek aukera dute telebistatik euskeraz elkareragiten eta ikasten. Gogorarazi nahi dugu, emisioa apirilaren 6tik 17ra bitarteko oporraldian gertatuko ez bada ere, egoerak orain bezala jarraitzen badu, apirilaren 20an, astelehenean, ekingo zaiola berriro. Hala ere, gogoratu, aurkeztutako edukiak errepasatzeko edo, hala badagokio, programak ikusteko, ondoko botoietan eskuragarri dagoen saioko eduki guztiak eskura ditzaketela.

Edo

  • Telebista konektatuetan (botoi gorria), hbbTV eta Smart TV zerbitzuetan.

Azkenik, jakinarazi nahi dugu hurrengo estekan tutoretza bat jarri dela mugikorra konexio partekatu eta modemgisa erabiltzeko beharra duten familientzat. (Iturria: HEZKUNTZA SAILA)

Prioritariamente el alumnado entre 1º y 4º de Primaria pueden interactuar en euskera con la tele y aprender desde casa. Para repasar los contenidos emitidos, o en su caso para ver los programas, pueden acceder al material disponible haciendo clic en los botones situados junto a estas líneas.

O, también,

  • Al conectar con la televisión (botón rojo) en los servicios, hbbTV eta Smart TV


Finalmente, queremos comunicar que se ha ubicado en el siguiente link un tutorial para utilizar el móvil como conexión compartida y módem para aquellas familias que lo necesiten. (iturria: DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN)