SEÑE 3.0 / 3 /

2019 / 11-14

BAZKIDE BATZORDEA

Azaroaren 21ean 18:00etatik 20:00etara ikastolako mediatekan Bazkide Batzordea izango da. Bizpahiru hilabetean behin, asteko egun ezberdinetan, kooperatibako bazkideak eta zuzendaritza organoak, Artezkaritza Kontseilua eta Zuzendaritza Taldea, biltzen dituen batzarra. Ez da erabakiak hartzeko lekua, informazioa partekatzeko eta bazkideak beren zalantzak, kezkak, ideiak... adierazi ahal izateko tokia baino. Gurasoen ordezkariek, geletako ordezkariek, espazio honetan daukate bere gunea eta unea.

El 21 de noviembre de 18:00 a 20:00 en la mediateca de la Ikastola se celebrará Bazkide Batzordea. Reunión en la que participan, cada dos/tres meses en días alternativos, las socias y socios de la cooperativa y los órganos de dirección, Consejo Rector y Equipo Directivo. No es un lugar en el que se adopten decisiones, sino espacio en el que las socias y socios reciben información, presentan dudas, comparten preocupaciones... Las y los delegados de aula, representantes de las madres y padres, tienen en este espacio el lugar y momento propios.

Omenaldi eguna!

50. Urteurrenaren omenaldi eguna ospatu genuen urriaren 26an. Horretan egunean, hainbat gonbidatuen presentziarekin ekitaldi nagusia izan genuen. Oso ekitaldi hunkigarria. Emozio malko ugari izan genuen bertan! Ander Deuna Ikastola Koop. Elkartea egun dena izatea ahalbidetu duten lagun guztiak omendu nahi izan dira; ikasle, guraso, langile eta laguntzaile.

KIVa familiekin

Urriaren 17an, laugarren urtez jarraian, KiVari buruzko informazio-bilera egin genuen familiekin. Bertan, zehatz-mehatz azaldu genuen programa, eta planteatu ziren zalantza guztiei erantzun genien. Eskerrik asko bilerara joan ziren familia guztiei erakutsi zuten interesagatik. Elkarrekin jazarpena geldiaraz dezagun!

El 17 de octubre, por cuarto año consecutivo, se realizó una reunión informativa con las familias sobre KIVa. Se presentaron las características del programa y se comentaron las dudas que allí se plantearon. Agradecer a las familias que acudieron por el interés mostrado. !Digamos todas y todos alto a las agresiones¡

Euskal Herriko mendizaleentzat aplikazioa

MENDIAK, Euskal Herriko mendizaleentzat aplikazioa da. Aplikazioak jasotzen duen ataletako batek Haurrekin egitekoak du izenburua, eta une honetan familian egiteko moduko 142 mendi proposatzen dira bertan. APP erabilterraza, mendiaren alderdi ludikoena eta aisialdikoa bultzatu nahi dituena, bide batez, mendizaletasuna bera ere bultzatuz edo zirikatuz. Informazio iturria: guraso.eus eta Asier Sarasua

Euskararen astea Ander Deuna Ikastolan

2019ko abenduaren 2tik 5era, euskararen astea, egitarau interesagarri bezain ederra prestatu du, ikasle txikien zein nagusien gozagarrirako, Euskaraz Bizi taldeak . hauetako ekitaldi batzuk Kurtzio Kultur Etxean egingo dira eta gainerakoak ikastolan bertan.

Kalabaza tartaren errezeta

Kalabaza sasoia da eta ordu erdi nahikoa izango dugu kalabaza tarta eder bat prestatzeko. Gero, 40 minutu beharko ditugu labean. Goxo goxoa irtengo zaizue, eta umeek primeran pasatuko dute.