SEÑE 3.0 / 6 /

2020 / 02 / 14

Gizarteak hezkuntzari egiten dizkion eskaerak aztertu eta haiei erantzuteko, hezkuntza sisteman erreferente izaten eta gizartean eragiten jarraitzeko eta biharko munduan ikastolak egoki kokatzeko egingo duten VII. Batzarra prestatzen hasi dira ikastolak. Hurrengo hamarraldian egin beharreko urratsak aztertu eta erabakiak hartuko dituzte bilkura horretan.

Ander Deuna Ikastolan otsailaren 20an 18:30ean mediatekan aurkeztuko dira batzarrean landu nahi diren oinarrizko dokumentuak.

Las ikastolas han comenzado a preparar la VII Asamblea con el objetivo de analizar y responder a lo que la sociedad solicita de la educación, continuar siendo referente en el sistema educativo y posicionarse lo mejor posible de cara al mañana.

NEREA ARRIEN IDAZLEAREN ESKOLA HODEIAN

“Eskola Hodeian” Nerea Arriaren idazle lekeitiarraren azken liburua da eta LH 5. mailakook gabonetan irakurri genuen, baita ikasglean landu ere. Otsailaren 14an Nerea Arrien ikastolara etorri da eta berbaldi gozo baten bidez liburuaren sekretuak azalarazi dizkigu. Teknologia berriek dituzten arriskuak, besarkada bat ematearen garrantzia edota literaturak amets egiteko ematen duen aukera aipatu ditu; teatro apur bat, Kleopatra eta Marco Antonio, eta Kahoot bat egin dugun bitartean. Azkenik, liburuaren argumentuarekin egin dituzten komikiak oparitu dizkiote ikasleek. Literaturaren beharra ohartu gara, komunikatzaile on baten eskutik.

Otsailaren 12an DBH 1 eta 2ko ikasleak, irakasleekin batera, Bilboko BBK aretora urreratu dira eta bertan Xabier Zabala, Andoni Egaña eta Alberto de Abajok prestatutako euskal abestien sormenerako ordu bat eta erdiko saioan hartu dute parte. Parte-hartze horren emaitza ondoko abestiaren letra daukazue. Hori kanta ikastolako KIVa ereserkiaren letra egoki bat izan daiteke, esate baterako.


Zergatikegiten dugu bullyng?Zergatiksortzen dugu hainbat min?Zergatikez irribar eragin?
Ez dugu gura nesken gainetik ipiniko den mutilikegin dezagun gure buruan KLIKbeti beso zabalik
Zergatik…
Ez ote berdin bertoko izanedo urrunetik heldugurean lekua edozeinek duAnder Deuna gara gu

IRAKASKUNTZAN KONPETENTZIA DIGITALAK

UEUren udaberriko eskaintzaren barruan “Areagotu zure konpetentzia digitala!” ikastaroa emango dute Urtzi Fernandez Perezek eta Amaia Arroyo Sagastak. Ikastaroa online izango da, nagusiki, MOOC formatuan. Fernandez Sopelako Ander Deuna Ikastolako tutorea eta LHko IKT arduraduna da; eta aurreko ikasturtean (2019) “IKTak eta Konpetentzia Digitalak Hezkuntzan, Etengabeko Formakuntzan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan” graduondokoa egin zuen. Berezko tituluko proiekturako “Konpetentzia digitala Lehen Hezkuntzan” MOOCaren diseinu didaktikoa aurkeztu zuen, Arroyoren zuzendaritzapean. Proiektua errealitate bihurtu du eta euskal komunitateari ekarpena egitea da helburua.

STA AGEDA IKASTOLAN

Goizeko 09:30ean ikastolan geunden guztiok Sta Ageda abestia kantatzeko batu ginen. Hasieran txikiek, 4 eta 5 urtekoek, kantatu zuten. Ondoren, LHko 3. Zikloko ikasleek eta, azkenik, bertan ginen guztiok izan genuen aukera abesteko. Lehen aldia guztiok batu ginela. Datorren urtean hobeto egingo dugu zalantza barik.

Ondoren HH 4 eta 5 urteko ikasleek, irakasleek lagunduta, ikastolako hainbat lekutan kantatu zuten. Halaber, LH 5-6, DBH 1, DBH 3B eta euskara taldekoak, zenbait irakasle lagun, herrira jeitsi eta zenbait lekutan kantatu ondoren Larrabazterran bildu ziren.

Arratsaldean, berriz, heldu zein ume, ikastolan 16:15ean batu eta herrira hurbilduta, 18:00ak arte kantan aritu izan ziren herrian zehar. Ondoren, Gernika plazan bildu, bertan Sta Ageda kanta abestu eta txikienek txokolate gozoa dastatu zuten. Egun eder bat pasa zuten!

ESKER ONAK

50 urte. 50 bider ikastolarako bideko zuhaitzen hostoek kolore horixka, marroixka eta berdexka hartu dute. Hamaika guraso askoren izerdiak eta eskuek eraiki zuten gaur egun nire hiru semeek bigarren etxetzat duten hori.

Mendian kokatuta zegoen etxalde hari, hautsa kendu, goitik behera atondu eta piszina eta guzti egin zioten. Hamaika eskuk elkarri helduta, zazpi zapik elkarri izerdia kenduta. Familia handi bat osatzen zuten lehen ikasle haiekin batera gurasoek eta maisu-maistrek. Ikasle horiek familia giroan hazi eta hezi zituzten garai hartan, gaur bezalaxe. Garai hartako ikasleek, zuhaitzen hostoen antzera, mila aldaketa izan dituzte. Haurtzaroa eta nerabezaroa ikastolan eman zuten. Gaur eurak dira gurasoak.

50 urte hauotan zenbatu ezin diren pasadizoak izan dira: asko politak, beste zenbait, ordea, ez-gozoak. Guztiak familian. Eta ikastolak bizirik dirau. Ateak zabal-zabalik hartzen ditu bidegorritik txirringaz datozen ikasleak. Baita oinez kontu-kontari herritik igotzen diren ameslariak. Baita nire hiru semeak ere, horiexek bezalaxe hartzen ditu: maitasunez, familia-giro goxoan.

Eta esker onak adieraztea baino ez dut. Eskerrik asko ikastola osatzen duzuen profesionaloi semeen familia zaretela sentiarazteagatik. Mila esker, etxea konpontzen duenari, goizean goizetik aurpegian irribarre bihurria margoztuta izateagatik. Eskerrik asko maisu, andereño eta laguntzaileoi semeak hainbestetan muxukatzeagatik, baita irakasleoi ere, esker anitz, balioak eta ezagutzak transmititzeagatik, etorkizunean izango direna, neurri handi batean, zuok marraztu duzue-eta. Azkenik, mila esker, gure ikastola ahalik eta ondoen gobernatzen duen zuzendaritza taldeari eta lan ezin hobea egiten duten idazkari finei. Edozeren gainetik pertsona handiak zarete ikastola osatzen duzuenok. Hitz gehiagorik ez.

Eskerrik asko, bihotzez nire bizitzako hiru proiekturik behinenak koloreztatzen laguntzeagatik.

Iratxe Bilbao (ikastolako bazkidea)

EMAKUME ZIENTZIALARIAK ETA EUREN LANA, LEHEN PLANORA

(Iturria: Argia)

Txikitatik jasotzen dituzten jolas eta mezuek, aurreiritziek eta baita guraso eta irakasleen espektatibek ere, zientzietatik aldentzen dituzte neskak. Baina neska hauek badute non begiratu, eta horregatik da inportantea emakume zientzialariak eta euren lana bistaratzea. Emakume Zientzialarien Eguna baliatuz (otsailaren 11), hala egin du hainbat erakundek. Erakunde horien artean da Unibertsitatea.net ataria. “72 emakume, 72 ikertzaile, 72 lan interesgarri” izenburupean, hainbat alorretako emakumeei egindako elkarrizketak bildu dituzte.

SAHARAR HERRIAREKIN ELKARTASUNA

Saharar herriarekin elkartasun kanpaina burutu du Ander Deuna Ikastolak. Azken aste bi hauetan ikastolako komunitatea osatzen dugun hainbat kidek gure ekarpen txikitxoa egin dugu arroza, pasta, atun eta sardinak oliotan, azukrea, lekariak eta konpresak beren beregi jarritako kutxetara ekarriz. Datorren astelehenean ekarritako guztia batuko dugu eta Euskal Herrian zehar eta espainar estatuan jaso direnekin, hurrengo asteetan elkartasaun karabana abiatuko da Tindoufeko saharar errefuxiatuen kanpamenduetara, bizi duten elikadura-krisi larria apur bat arintzeko asmoarekin. Gure ekarpen txiki horiek, elkartasun keinuak, tanta guztiak batuz, eragin nabarmena dute katearen beste aldean. Hurrengo urtean era aukera izango dugu gure elkartasun xumetxo hori adierazteko. Hala bedi!