SEÑE 3.0 / 12 /

2020 / 01 / 21

EAE-ko eskola-jantokietako irenste azterketa

Urtarrilean zehar Ander Deuna Ikastolan Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Euskal Unibertsitateak elkar lanean eskola-jantokietako elikagaien irenste azterketa bideratu dute. Azterketa honetan ikasleei ematen zaien janari kopurutik platerean soberan zenbat geratzen den aztertu nahi da. Helburuei dagokienez, ikasleei ematen zaien elikagai ezberdinen artean zeintzuk jaten diren hobeto eta zeintzuk okerrako; adinaren arabera elikagai motak edota prestaketak edota beste aldagaiek zer eragin duten; elikagaien inguruan egiten diren kanpainak zer-nolako eragina duten ikasleengan… Elkarte Autonomoan diren 900 eskola jantokitik gorako 105 aukeratu dira auzaz, denetarik aukeratu ere; in-situ janaria prestatzen dutenak, garraiatzen dutenak, ikasleen adinen arabera… Ikasleekin diren jantokiko laguntzaile, irakasle, guraso eta gainerako lagunei esker gurean ere egin ahal izan dugu aipatutako azterketa. Eskerrak eman parte hartzaile guztiei.

LOMLOEren balorazioa

LOMLOE legea indarrean sartzen den egunean, Ikastolen Elkarteak lege honi buruzko iritzia plazaratu du.

Gure Hezkuntza Sistema propioa da behar duguna

LOMLOE legea baloratzeko orduan, lehenik eta behin kontuan izan behar dugu lege hau organikoa dela, eta horrek esan nahi du haren artikuluen zati bat (azken xedapenetako bost eta zazpigarren puntuetan aipatutako artikulu guztiak) organikoak edo oinarrizkoak direla. Hau da, autonomia-erkidegoek transferituta dituzten ahalmenak alde batera utzita, artikulu horiek nahitaez bete beharrekoak direla. (jarraitu irakurtzen)

Lo que necesitamos es un Sistema Educativo propio

A la hora de valorar la LOMLOE, la primera cuestión que tenemos que tener en cuenta es que se trata de una Ley Orgánica, lo que significa que parte de su articulado (todos los artículos mencionados en las disposiciones finales séptima y quinta) es orgánico o básico, teniendo las CCAA que respetar lo recogido en estos artículos a la hora de ejercer sus competencias, por cuanto son de obligado cumplimiento para ella. (seguir leyendo)

BIODIBERTSITA-TEAREN BIDEETAN

Urtarrilaren 11n eta 12an, BIOTA izeneko tailerrak izan genituen LH6. mailan. Biodibertsitatea aztertzea helburu duen tailer honen bidez Ikastola inguruko ekosistema ezagutzeko aukera izan genuen. Hasierako aurkezpenak hiri inguruko biodibertsitatearen ezaugarriak ekarri zituen. Jarraian, naturan murgildu ginen eta ikastolatik hurbil dagoen errekastora abiatu ginen. Bidean bertoko landareak, basoko fruituak, zuhaitzetako kimuak, landare inbaditzaileak eta animalien lorratzak aztertu genituen. Unerik ikusgarriena urtxintxa bat zuhaitzez zuhaitz jauzi egiten ikusi genuenean gertatu zen. Natura errespetatzeko kontzientzia garatzen duen tailer interesgarria da.

XALDUN KORTIN, JOLASTU GUREKIN

Etxeko ttikiekin solastu eta jolasteko baliabideak.

Inoiz gertatuko zitzaizun, agian. Umeekin zotz egin nahi, jokuren batean aritu nahi eta euskaraz ezin asmatzea. Jakinda gainera, ttikiekin zehazki erabiltzen den hizkuntzak gertutasuna eta goxotasuna ere helburu dituela. Baina nola esan “al trote, al galope” edota “cinco lobitos” euskaraz?

Hizkuntzaren transmisioan etena egoten denean tresna horiek galdu egiten dira. Proiektu honen bitartez, urteetan Nafarroako ahozko ondarea biltzen aritu ondotik, hortik etxeko txikienekin erabiliak izan diren jolasak, kantuak, formulak, ipuinak… hautatu eta egungo gurasoen eskura jarri dituzte.

Proiektuak CD, DVD eta liburuaz gain, laugarren euskarri bat ere badu. Etengabe berritzen ari diren web gunea. Bertan ttikiekin euskaraz gozatzen jarraitzeko aukera zabaltzen da: www.xaldunkortin.com

Nafarroako Diario de noticiasetik jasota

Zibersegurtasuna eta Eskola Bizikidetza 2020 azterlana

Ander Deuna Ikastolak BBK Fundazioaren eta Segureskola prebentzio eta konpetentzia digitaleko programaren eskutik ikerketa honetan parte hartu du. Gaptainek Zibersegurtasunaren eta Eskola Bizikidetzaren 2020rako egoerari buruz egindako lehen azterketa aurkeztu du, Segureskola prebentzio eta konpetentzia digitaleko programa ezarri duten ikastetxeetan jasotako informazioan oinarrituta.


Descarga el Estudio Ciberseguridad y Convivencia escolar 2020 en el que ha participado Ander Deuna Ikastola.


KOOP aldizkariaren 86.alea

Kaleratu berria den KOOP aldizkariaren azken alea era digitalean.


Bi artikulu interesgarri, besteak beste, aurkituko dituzue; KOFEKOOP Irakaskuntzak hezkuntza kooperatiben errealitatea eta eskaerak aurkeztu dizkio Hezkuntza Sailburu berriari eta Cooperativas de enseñanza ante la pandemia del COVID-19.


KOOP Revista nº 86

Último número de la revista KOOP, en formato digital.

Entre otros dos artículos que pueden ser de interés; KOFEKOOP Irakaskuntzak hezkuntza kooperatiben errealitatea eta eskaerak aurkeztu dizkio Hezkuntza Sailburu berriari eta Cooperativas de enseñanza ante la pandemia del COVID-19.

DBH eta Batxilergoko eraikinean aldaketak

Urrian-azaroan frontoiko sapaian arrakala berriren bat atera zela ohartu eta ordutik hona gaineko gelen egoera zein den jakiteko jarraipen labur bat egin da. Jarri izan diren testigoetatik ondoriorik ez bada atera ere, teknikoen iritzian horko bost ikasgela hustutzea da egokiena. Horrela, bada, frontoi gainean dauden DBH-ko bost ikasgela, hiru hirugarren solairuan eta bi laugarrenean, berkokatu egin ditugu eta hurrengo egunetan egokitu zaien gela berrietara joango dira ikasleak. Halaber, beharrezko diren azterketak egin ondoren, teknikoen iritzian egokiak diren indartze neurriak ezarriko dira.

Miren Agurne Meabe idazlea gure artean

Lehen Hezkuntzako 6. mailan Miren Agur Meaberen “Errepidea” liburu landu dugu azken hilabeteotan. “Errepidea” liburuak Euskadi Saria erabazi zuen argitaratu zen urtean eta karabana batean bizi diren ama-alaben istorio erakargarri bat kontatzen du. Klasean hainbat pasarte aztertuz gain, ikasle batzuek booktrailerrak ere grabatu dituzte. Urtarrilaren 19an, idazlearen bisitaldia izan genuen mediatekan. Solasaldian lekeitiarrak bederatzi urtekin aurreneko poesia nola idatzi zuen kontatu zigun. Ikasleen galderei erantzunez literaturaz, gizarte gaiez eta sortzaileen bizitzaz mintzo zen. Gaur egun, Miren Agur Meabe dugu euskal idazlerik nabarmenetako bat.