SEÑE 3.0 / 15 /

2021 / 12 / 21

2021-22 ikasturte honetako lehen hiru-hilabetekoa bete dugun honetan hamaika izan dira egindako aktibitate, irteera, eta bisitak. Ekimen ugari euskal kulturaz gozatzeko, bizikidetzan sakontzeko eta ikas-arloetan trebatzeko.

Hor daukagu, besteak beste, Zipirine Eskolako guraso eta irakasleekin batera Ander Deuna Ikastolakoek Sopelan antolatutako "Haurren aurrean helduak heldu" ekimena. Ehunka gurasoek hartu dute parte erronka bat edo beste aukeratuz; hamar egunez ahobiziak edo belarriprestak izanik.

Halaber, pandemiari ahalik eta egokien aurre eginez gurean izan ditugu idazleak, ipuin kontalariak, antzerki saioak, zirkua, bertsolariak, musikariak... Eta baita herri kirolak, tailerrak, txokolate eta txistorra jateak... Hainbat eta hainbat bizipen ikasleentzat; Olentzeroren etxean izan gara, antzerkian, zineman, museoetan, Bordelera egin dugu bidaia, eskiatzera joan gara ... Hona hemen horietako batzuk. Amaitzeko, aukera aprobetxatu opor egun ederrak izan ditzazuela opatzeko. Ondo izan.

BORDELERA BIDAIA

Batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasle eta irakasleok hiru eguneko kultur bidaia egin dugu Bordelera. Hauxe izan da ibilbidea:

Les élèves et professeurs du 1er et d 2ème baccalauréat avons réalisé un voyage culturel de trois jours à Bordeaux; voici l’itinéraire:

1. eguna: SOPELA - SAINT ÉMILION - BORDELE. Urduri eta pozik hartu dugu autobusa Saint Émilionera, Erdi Aroko herri txiki eta zoragarria. Bertan bazkaldu eta herria ikusi ostean autobusera bueltatu gara gure helmugara iristeko: Bordelera.

1er jour: SOPELA - SAINT ÉMILION - BORDEAUX. Nerveux et heureux, nous avons pris le bus pour arriver à Saint Émilion, un petit village médiéval où nous avons déjeuné. Après avoir flâné de nouveau au bus pour arriver à notre destination : Bordeaux.



2. eguna: BORDELE. Egun osoa eman dugu Akitaniako hiri eder honetan. Goizean ibilbide turistikoa egin dugu bertako gida batekin, uriko lekurik esanguratsuenak ezagutzeko aukera paregabea! Ondoren, ikasle eta irakasleek Garona ibaiaren ertzetik paseatu dugu. Amaitzeko, denbora librea izan dugu hiria gure erara ezagutzeko, primeran!

2e jour: BORDEAUX. Nous avons passé toute la journée dans cette belle ville d’Aquitaine. Le matin, nous sommes allés faire un itinéraire touristique pour les principaux sites de la ville avec un guide natif. Ensuite, nous tous avons fait une promenade le long du Garonne. Pour finir, nous avons eu du temps libre pour découvrir la ville à notre façon, génial !


3. eguna: BORDELE-ARCACHON-SOPELA. Goizean goiz gosaldutakoan, hotela utzi eta Arcachon herri turistikoa bisitatzera abiatu gara. Herrira iritsi aurretik, Dune du Pilat famatua ikusi ahal izan dugu, Europako hondarrezko duna natural handiena. Behin Arcachonen bazkaltzeko eta bertako giro bikaina ezagutzeko astia izan dugu. Herria ikusi eta gero berriro autobusera Sopelara heltzeko. 19: 00etan iritsi gara gure helmugara, BIKAIN pasatu dugu!


3e jour: BORDEAUX-ARCACHON-SOPELA. Tôt après le petit déjeuner, nous avons quitté l’hôtel pour visiter le magnifique village d’Arcachon, village côtier et touristique. Avant d’arriver au village, nous avons pu contempler la célèbre Dune du Pilat, une vaste dune naturelle de sable. Après avoir mangé, à nouveau dans le bus pour rentrer chez nous. À 19:00 nous sommes arrivés à notre destination, trois jours magnifiques !

"IKIMILIKILIKLIK " antzeslanean
LH 5. MAILAKO IKASLEAK

Bilboko Azkuna zentron izan genituen Lehen Hezkuntzako 5. mailakoak.


LH 4 HANDIK HONA

LH 4.Mailako ikaleok bi irteera egin ditugu: Urriak 19an, Bilboko Itsas Museoa bisitatu genuen, bertan jolasean, Bilboko istorioa, eta itsas mundua oso lotuta daudela ikusi eta ikasi genuen. Gero tailer bat burutu genuen eta guk egindako itsasontzi txiki batekin itzuli ginen ikastolara. Zein ondo pasa genuen! Eta zenbat ikasi genuen!


Azaroaren 10ean, Getxoko Ingurumen Aretoak antolatutako gymkana burutu genuen. Bertako fauna, landaretza eta uraren kalitatea aztertu genituen jokoen bitartez. Oso dibertigarria izan zen!

TAILERRAK
LEHEN HEZKUNTZAN

HERRI KIROLAK

EUSKARAREN EGUNAREN GERIZPEAN

Askotariko ekintzak antolatu izan dira euskararen egunaren gerizpean.

  • Durangoko liburu azokako "porta-DA" lehiaketan parte hartu.

  • LHn eta DBHn irakurketa Miren Agurne Meaberen "begiak zeru mugan" liburuaren irakurketa jarraia.

  • HHn tailerrak.

  • LHn Ipuin Kontalaria.

  • ...



IPUIN KONTALARIA

Lehen Hezkuntzako lehenengo ziklokoak Ane Guebara ipuin kontalariarekin izan dira.

ZINETXIKI ZINEMALDIAN

Bilboko Arte Ederren Museoan izan dira Lehen Hezkuntzako 5. mailakoak zine-txiki zinemaldian. Irudien bidez Europan zehar ibiltzeko aukera izan dute.

LIBURU AZOKAKO "porta-DA" LEHIAKETA

Ikastolako hainbat ikaslek parte hartu zuten Durangoko liburu eta diskoaren azokak antolatutako "book-face" lehiaketan. Ander Deuna Ikastolako lehen hezkuntzako ikasle batek irabazi zuen kategoria horretako lehen saria.