SEÑE 3.0 / 4 /

2019 / 11 / 28

Euskal Herriko berezko hezkuntza proiektuaren aldeko elkartasun adierazpena. Euskal Herriko ikastolei beren proiektuak aurrera ateratzen laguntzeko TANTA egitasmoa aurkeztu dute Ikastolen Elkarteko eta ikastolen aldeko jaietako ordezkariek Ikastolen Etxean egin duten agerraldian. Abendutik aurrera martxan jarriko da ekimena.

Cómo leer 'Señe 3.0' en castellano, inglés, francés, latín...

Algunas personas socias nos habéis trasladado la necesidad de que las noticias o informaciones publicadas en el boletín estén también en castellano. Es un tema que hemos tratado en la comisión de comunicación, en la última Bazkide Batzordea e incluso se ha trasladado al Consejo Escolar. Algunos de los artículos estarán en las dos lenguas. En los que no sea así os proponemos la posibilidad de utilizar otras opciones, como las que os proponemos en este apartado.

Asimismo, a raíz de este tema, se ha propuesto también que en las reuniones de curso, asambleas, bazkide batzordeak etc. haya xuxurlariak, es decir, socias o socios que susurren en castellano lo que se está tratando a las personas que lo soliciten. Las intervenciones se harán en la lengua que cada persona elija y si fuera necesario, en la medida de lo posible, se responderá en la misma lengua.

Opción 1

traductor de la página web del Gobierno Vasco

Haciendo clic en este

ENLACE

se abrirá la posibilidad de utilizar el traductor automático que ofrece la página WEB del Gobierno Vasco.

Opción 2

traductor del navegador Google Chrome

Haciendo clic en este

ENLACE

se abrirá un videotutorial donde explican cómo activar el traductor del navegador Chrome

Opción 3

Extensión de Chrome

Haciendo clic en este

ENLACE

se abrirá un videotutorial donde explican cómo añadir la extensión de traducción al navegador Chrome

LH 5. maila Gasteizen izan da Izandig programaren topaketan

Izandig programak sare sozialen erabilpena lantzen du LHko 5. eta 6. mailetako Euskal Herriko ikastolako ikasleekin. Hori dela eta, azaroaren 21ean, 5. mailakoak Gasteizera abiatu ginen topaketa batera parte hartzera. Bertan, Gasteizko Armentia Ikastolan, Nafarroatik etorritako Bianako ikastola, Arabatik Bastidako ikastola eta Bizkaitik Betiko ikastola eta gurea elkartu ginen sare sozialen erabileraren gaineko hainbat jarduera burutzeko.Hasteko, ikastola bakoitzak sortu zituen ekoizpenak (bideoak, rap kantak, aurkezpenak…) plazaratu ziren. Jarraian, hausnarketa bati ekin zioten ikasleek eta horren ondorioz konpromiso batzuk hartu zituzten. Azkenik, photocall alai batekin amaitu zen jardunaldia. Sare sozialen unibertsoaren arriskuak eta onurak agerian geratu ziren eta horien erabileraren ardura zorrotzagoarekin etxera itzuli ginen.

KIVa programa

Hona hemen, KIVa programak jasotzen dituen aitamentzako jarraibideak.

Recomendaciones del programa KIVa para padres-madres.

kiva gurasoei (1).docx

Hezkidetza sustatzen duten ipuinen, liburuen eta pelikulen gida prestatu dute lankidetzan Debako Ostolaza Udal Liburutegiak eta berdintasun zerbitzuak. Hainbat kategoria jasotzen ditu gidak. Hizkuntza aldetik ere euskarazko zein gaztelerazko edukiak daude.

Iturria: Guraso.eus

Azaroaren 11n DBH 4 eta 1. Batxilergoko Historia Garaikideko ikasleak Gernikan egon gara Astrako Babesleku Antiaereoan Auschwitzeko kontzentrazio eta deuseztatze esparruaren inguruko erakusketa bat ikusten. Garaiko argazki eta dokumentuen bitartez, esparru honetan amaitutako pertsonen egoera eta bizipenak ezagutu ditugu. “Lanak aske egingo zaitu” lelopean, naziek eraikitako kontzentrazio-esparru honetan, 1.100.000 pertsona baino gehiago erail zituzten. Hori da grafikoki erakusketan ikusi duguna.

LH 4. MAILAKOAK TXANGOAN!

Hiruhilabete honetan 4. mailako ikasleek ikastolatik kanpo zenbait jarduera egin ditugu. Urriaren 4an Getxoko Ingurumen aretora joan ginen Bolueko hezegunea ezagutzera. Bertako arduradunek han bizi diren animalia eta landareen berri eman eta espezie inbaditzaileek sortzen dituzten eragozpenak jakinarazi zizkiguten.

Handik hamabostera, Euskararen Etxea bisitatu genuen gure hizkuntzaren jatorriaz eta historiaz jabetzeko, eta azaroaren 25ean, LH 3. mailakoekin batera, Azkuna Zentrura hurbildu ginen “Alizia eta hiri ikusezinak” antzerki obra ikustera.

NOVEMBRE EN FRANCE

Azaroaren 20an, 21ean eta 22an 1. eta 2. Batxilergoko frantses ikasleak Frantziara joan gara bidaia kulturala egitera. Poitiersen hartu dugu ostatu eta inguruak bisitatzeko aprobetxatu dugu, besteak beste, Poitiers Erdi Aroko hiri aparta, Loira haraneko Chanbord eta Blois gaztelu ikaragarriak eta Akitaniako hiriburua den Bordele harrigarria. Kilometro asko autobusez, baina merezi izan du eta betiko gordeko ditugu bizi izandako esperientziak.

Ça en valait le coup!

Surf ikastaroan DBH 3 eta Batxilergoa

Urriaren 4ean batxilergoko ikasleek eta urriaren 21ean DBH 3. mailakoek surf ikastaroa jaso genuen Sopelako hondartzan Peña Txuri Surf Eskolaren eskutik. Eguraldiak asko lagundu ez arren, surfean aritzeko eta ikasteko aukera izan genuen itsasoaren egoera egokia izanik. Batzuk lehenagotik surfean arituak ginen, beste batzuk ordea, beraien lehenengo olatuak hartzeko aukera izan genuen. Horretaz gain, DBH 3. mailakoek, irristaketako gunea ondoan egonik, skate egiteko aukera ere izan genuen. Sekulako esperientzia eta barre algara.

AZAROAREN 25a EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA EZABATZEKO NAZIOARTEKO EGUNA

Azken urteotan bezala, azaroaren 25ean Ander Deuna Ikastolako ikasleek eta langileek emakumeen kontrako indarkeria matxistari ezetz esan genion eta berdintasuna aldarrikatu genuen. Egun horretan morez jantzita etorri ginen eta Batxilergoko ikasleen bertsoa eta aldarria entzuteko goiko-pistan bildu ginen denok. Ikasleek argi utzi nahi izan zuten ez dutela emakumeenganako inolako indarkeriarik onartuko.