SEÑE 3.0 / 14 /

2021 / 04 / 30

EUSKARAZ OLGETAN

https://www.euskarazolgetan.eus/ webgunean informazio zehatza aurkituko duzue Uribe-Kostako mankomunitateak berriro antolatu duen ekimen honetaz. Sukaldaritza tailerrak, birziklatzeko tailerrak, meditazio eta ikuskizunak... informazioa eta kartela

IBILALDIA

Herrien Ametsa egitasmoan Sahara herria ari gara ezagutzen. Baba Chedad sahararra etorri zaigu ikastolara. LH5. eta 6. mailako ikasleek Babaren bizitza esperientzia entzun dute. Errefuxiatu kanpalekuetan sortu zen eta umetako oroitzapen ederrak gordetzen ditu. Bertan ez dago ezer hondarra eta beroa ez bada. Ez urik, ez janaririk... Hala ere zoriontsuak ziren. Orain dela 20 urte heldu zen Penintsulara eta gaur egun Barakaldon bizi da. Ikasketak bukatzen ari da. "Ez dakizue zer zorte duzuen hemen bizitzeagatik" esan die ikasleei

IBILALDIA

Horma-irudi erraldoi bat diseinatu du Eider Eibar ilustratzaileak eta horren osaketa sei zatitan banatu da; 2021eko ikastolen jai antolatzaile bakoitzak horma-irudiaren zati bat marraztu eta pintatuko du eta sei zatiek osatuko dute horma-irudia. Ander Deuna Ikastolako ardura DBH 2. mailako ikasleek hartu dute plastikako irakaslearekin batera. Ikasleek aukeratu dituzten elementuekin marrazkia osatu ondoren, margotze lanari ekin diote. Ikastolako jantokiaren hormetako batean aurkituko duzue artelana.

JUUL KANPAINA

Urtero legez, aurten ere Juul Kanpaina egin da Ander Deuna Ikastolan. HH 3 urtetik hasi eta DBH 4. mailaraino arteko ikasleek apirilaren 20an liburu eta ilustratzaile gustukoenak aukeratu dituzte. Gure ikastolako ikasleekin batera Euskal Herriko gainerako ikastoletako ikasleek ere hartu dute parte eta hona hemen bozka gehien jaso dituztenak.

2021ean ezin izan da egin Euskal Herri osoa zeharkatzen duen euskararen alde AEKk antolatzen duen ekitaldi erraldoia. Halere, Ander Deuna Ikastolako zenbait ikaslek eta irakaslek ez dute ezer egin barik utzi nahi izan eta 2019ko apirilaren 14ean Gasteizen amaitu zeneko unea gogoan ikastolan zehar aritu izan dira euskararen aldeko aldarrikapenak agertuz.