SEÑE 3.0 / 1 /

2019 / 09 / 25

Errepidea moztuta

2019-09-25

Datorren astean, irailaren 30etik urriaren 4ra, Gatzarriñe kaleko errepidea itxi egingo dute Garden Center parean. Beraz, Sopelatik datozenek ez dute arazorik izango ikastolara heltzeko, Urdulizetik edota Unbeko bidetik datozenek, aitzitik, bai.


La próxima semana del 30 de septiembre al 4 de octubre estará cortada la carretera de Gatzarriñe a la altura de Garden Center. Por lo tanto, no tendrán problemas los que vengan dirección Sopela pero sí los que acudan de Urduliz o Unbe.



2019-09-25

2018-19 ikasturtean Lehen Hezkuntzako 3. – 4. – 5. eta 6. mailetako ikasleen artean fruta, barazki eta arrainaren kontsumoa sustatzeko Ander Deuna Ikastolan burutu genuen pilotutzaren azken emaitzen aurkezpena. Datuek erakusten duten legez, bai etxean eta baita jangelan ere elikagai osasuntsuen talde hauen hobekuntza bikaina izan da. Emaitzak denboran mantendu eta ikasleen ohiko kontsumoaren parte izango ahal dira! Osasun Sailetik eta Euskal Herriko Unibertsitatetik pilotutza aurrera eramateko gure partaidetza eskertu nahi izan digute. Hemendik aurrera esperientzia hau beste ikastetxeetara zabaltzen saiatuko dira, beste umeek ere etekina atera dezaten. Datozen asteotan prentsa-ohar bat aterako dute emaitzen berri emateko. Prentsa-ohar honetan eskainiko diren datuak parte hartu duten ikastetxe guztien emaitzen batez bestekoa izango da, beraz zehazki ez dira bat etorriko gure datuekin. Agur bero bat eta eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi.


Resultados del pilotaje realizado en Ander Deuna Ikastola el curso 2018-19 por alumnado de 3º - 4º - 5º y 6º de Educación Primaria con la metodología para fomentar el consumo de fruta, verdura y pescado del alumnado. Como muestran los datos, la mejora del consumo de estos grupos de alimentos saludables ha sido excelente, tanto en el comedor escolar como en casa. Esperamos que los resultados se puedan mantener en el tiempo. Agradecen desde el Departamento de Salud y la Universidad del País Vasco, nuestra colaboración en este pilotaje. Ahora intentarán que la experiencia pueda ser ampliada a otros centros para que puedan beneficiarse otros niños y niñas. En las próximas semanas se emitirá una nota de prensa informando de los resultados. Los datos que consten en esta nota de prensa serán medias de los distintos centros participantes, por lo que no coincidirán exactamente con nuestros datos. Un saludo y gracias de nuevo.

~~~~~~~~~~~~~

2019-09-25

Inoiz ekarri dugu gurera guraso.eus webguneko loturaren bat. Oraingo honetan gurasoentzako interesgarria izan daitekeen gai bati buruzko post-a argitaratu dute bertan.


En algún otro momento también hemos recogido algún enlace de la página web de guraso.eus. En esta ocasión han publicado un post sobre un tema que pudiera tener interés para padres y madres.

2019-09-25

Irailaren 18an LH 5. mailako ikasle eta irakasleak abiatu ginen Urdaibain kokatzen den Lurraska baserri eskolara. Bertan hiru egun zoragarri eman genituen naturarekin bat egiten duten hainbat jarduerarekin gozatzen. Hiru tailer burutu zituzten ikasleek. Lehenengoak baso aztarnekin zerikusia zuen, bigarrenak erlezaintzarekin eta hirugarrenak, berriz, etxe-abereekin. Beraz ikasleak basoan zehar aritu ziren animalien aztarnak biltzen eta aztertzen. Geroago, erlezaintzaren jantzia jarri eta erlauntzak hurbiletik ezagutu. Bukatzeko etxe-abereen bizitza ezagutu zuten. Txerriei sagarrak jaten eman zizkieten, antzarak urmaelean nola bizi ziren ikusi eta zaldi gainean ibili ziren, besteak beste. Tailerretan esku-lan batzuk burutu zituzten: animalien oinatzak igeltsuetan eta argizariak belarrez apaindurik. Irailaren 20an ikastolara itzuli ginen, naturarekin harremanetan izan genuen esperientzia xarmangarriaren gogoeta ederrak ekarriz.