SEÑE 3.0 / 7 /

2020 / 03 / 06

LH 3 ETA 4 AKTORE LANETAN

Otsailaren 6an, Ikastolako mediatekan, LH.3. eta 4. mailetako ikasleen eta aktore baten- Urtza Zuazoren- arteko topaketa izan zen. Bertan, Urtzak antzerki ikuskizun bat nola sortzen den eta aktore-aktoresa lana nolakoa den azaldu zien. Azkenik “kasting" itxura bat burutu zuten. Esperientzia aparta izan zuten gure ikasleek!

ELKARTRUKEA OÑATIN

DBH1.go mailako ikasleak Oñatira joan gara Euskara ikasgaiko EKI liburuak dakarren proiektuaren baitan. Hala, Oñatiko ikasleek eta Ander Deunakoek elkar ezagutu dugu email-en bitartez, gure bururaren deskripzioa eta herri/ ikastolako deskripzioak egiten trebatu gara eta, ebaluazioa bukatzeaz batera, Oñatira joan gara egun pasa. Harrera paregabea egin digute Ekar Heziko DBH1.go mailako ikasle eta irakasleek, denok oso gustura egon gara. Oñatiko ikasleek elkar ezagutzeko jolas batzuk prestatu dituzte, Oñatiko zenbait lekuren bisita gidatua egin dugu eta herria hobeto ezagutzeko altxorraren bila ibili gara. Maiatza-ekaina aldean geurera etorriko dira, geuk ere egun aparta prestatuko diegu haiei!

BIODIBERTSITATE TAILERRA LEHEN HEZKUNTZAKO 5. MAILAN

Ingurune arloan Euskal Herriko ekosistemak lantzen ari gara Lehen Hezkuntzako 5. mailan. Horren haritik, Biodibertsitate Tailer bat izan dugu Biota izeneko proiektuaren eskutik, otsailaren 27an eta 28an. Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen duen Ingurugelak tailer hauek koordinatzen ditu eta honen bidez gure naturara gerturatu gara. Ikasgelan aurkezpena egin ondoren, ikastolako basoan zehar abiatu gara. Ibilbide interpretatibo honek gure landareen ezaugarriak eta baita ikusi eta entzun ditugun animaliak ere ezagutarazi dizkigu. Honez gain, natur ingurunearekin errespetuz jokatzeko ohitura onak landu ditugu. Ikasleak zur eta lur geratu dira Ikastolatik gertu-gertu dagoen natur aniztasunarekin.

LA CASA DE BERNARDA ALBA

Batxilergoko 2. mailako ikasleak, aurreko urteetan ere egin izan duten legez, Bilboko Campos Eliseos antzokian izan dira Federico Garcia Lorcak idatzitako La casa de Bernarda Alba antzezlana ikusten. Antzezlana XX. mendearen lehenengo laurdenean kokatzen da eta Espainako nekazal herritxo bateko etxe berean bizi diren emakumeen bizipenak agertzen ditu. Antzezlana amaituta, bertako aktoreekin batera argazki bat egin dute gehienek.

LEHEN SOROSPEN IKASTAROA

Ander Deuna Ikastolako hiruzpalau guraso lehen sorospen teknikak erakusten aritu izan dira Batxilergoko 2. mailako ikasleen artean.

ANDER DEUNA IKASTOLA 2020ko ARATUSTEAK

Erabakiak hartzeko beharra, ahanztura, amildegiratzea, maitasuna, maitasun eza, galera, berandu hel daitezkeen aitortzak, urruntasuna... Beldur horiek guztiak oholtzaratu zituzten DBH 4. mailako ikasleek "Beldurren beldur" errezitaldian otsailaren 28an Kurtzio kultur-gunean. Ezinegonik sakonenak hitz neurtuekin gaindi daitezkeelako... Esperientzia hunkigarri bezain polita. Artista batzuk izan ziren den-denak.


Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpaina gure eguneroko kontsumo ohiturez harro egoteko bide bat da: Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estrarekin, kontserbekin, arrozarekin eta pastarekin urte guztirako despentsa betetzea proposatzen dizugu, ekoizlearen jatorrizko prezioan eta euskaraz etiketatuta produktuok zure herrian jasotzeko aukera emanez. Produktuak formato handian eskaintzen dira: oliba-olio birjina estra 5 litroko bidoietan eta pasta, arroza eta kontserbak 12 ontziko sortetan (esaterako, zainzuriak nahi badituzu, 12 ontzikoa da egin dezakezun eskaera txikiena). Esan bezala, ideia ondorengoa da: urtean behin urte guztirako eskaera egitea.

Milaka gara, bestela kontsumitzeko asmoz, Euskal Herriaren luze-zabalean kanpaina honetan parte hartzen dugun herritarrak. Eskaeren tamainari eta auzolanean kanpainaren berri eman, eskaerak jaso eta banaketa antolatzen aritzen garen ehunka lagunen borondatezko lanari esker, ekoizlearen jatorrizko prezioan eskura ditzakezu produktuak zeure herrian.

Zure hautuez harro egon nahi baduzu, egizu eskaera otsailaren 27tik martxoaren 12ra.

Puedes pedir aceite de oliva virgen extra, arroz, conservas y pastas del sur de Nafarroa hasta el 12 de marzo, mientras dure la campaña Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura. Como siempre, recibirás los productos etiquetados en euskara y, gracias al auzolan, a precio de origen.

Recuerda que, aunque lo pidas todo ahora, lo recibirás y pagarás en dos tandas: el aceite de oliva a finales de marzo o en abril (en función del punto de recogida que elijas) y el arroz, la pasta y las conservas en mayo.

Martxoaren 2a eta 26a bitarte jokatuko da Bertsolari Gazteen XXVIII. BBK Sariketa


Ikastolen Elkarteak Alexia Classroom-ekin garatutako EKI proiektu berritzailea aurkeztu du, Kantabrian, irakasleentzako prestakuntza-ikastaro batean

Ikastolen Elkarteak, Alexiaren erabiltzaile diren 60 ikastola baino gehiago biltzen dituenak, EKI proiektuaren barruan gaitasunetan oinarritutako berezko ebaluazio-sistema garatu du. Sistema berriak eduki propioa sortzeko aukera ematen du. Alexia hezkuntza-suitek proiektu osoari ematen dio estaldura. Ikastolen Elkarteko Begoña Gordillo, Leire Burdain eta Petro Vera kideek “Aplicación DUA en el aula. Desarrollo inclusivo del material pedagógico EKI" izeneko saioa eskaini zieten Kantabriako irakasleei,"Diseño universal para el aprendizaje: estrategias para un aprendizaje para todos" ikastaroaren barruan. Saioan zehar, Ikastolen Elkarteak erabiltzen duen eduki digitalari euskarria ematen dion Alexia Classroom-ekin sortu, editatu eta partekatutako EKI proiektua aurkeztu zuten.