2023-2024
Bengoetxe Bhiko DBHko 4. mailako ikasleek egindako hezkuntza-proiektua. Bertan, Agenda 30 ko aukeratutako GJH batzuk, horiek lortzeko jomugak eta horiek garatzeko aholkuak deskribatzen dira. Entzun beraien podcastak!
![](https://www.google.com/images/icons/product/drive-32.png)
![](https://www.google.com/images/icons/product/drive-32.png)
![](https://www.google.com/images/icons/product/drive-32.png)
![](https://www.google.com/images/icons/product/drive-32.png)
INGURUMEN ZINEMAKO LEHIAKETAKO SARIA disfrutatzeko aukera izan dute DBH 1.Dko ikasleek eta Hegaluze enpresarekin Bermeotik hasi eta Gaztelugatxeko paisaia ederretan murgildu dira olatuen joan etorriarekin. Zorabioak alde batera utzirik 😆... jajaja... esperientzia ederra bizitzeko aukera izan dugu!!
ARBELTZAGARA IRTEERA (PEÑAS NEGRAS)
3. DBHko ikasleak Arbeltzagara joan dira. Bertan, Erromatar garaitik ustiatua izan den meatzaldea ezagutu ahal izan dute. Burnia eskutatzen zuten mendiak industria-iraultzaren ondorioz zeharo eraldatuak izan dira, bereziki XIX. mendean zehar. Gaur egun, meatze-jardueraren "aztarna" horiek erraz ikus daitezke, azpiegituren hondakinetan eta aintzira artifizialetan besteak beste . Guzti honek gizakiak erabat eraldatutako paisaia berezi sortu du. Hemen dituzue irteeran ateratako argazkiak:
MADARIAGA DORRETXERA IRTEERA
2. DBHko ikasleak aurten ere Urdabaiko Erreserban kokatua dagoen Madariaga Dorretxea bisitatzera joan dira Busturiara. Euskal Herriko ekosistema gehien dituen eremuetako bat da; horrek esan nahi du ohikoa dena baino biodibertsitate handiagoa ere badagoela. Bertako ekosistema berezien artean Paduraren bitxitasunak aurrez aurre disfrutatzeko aukera izan dute. Ekosistema berezi honen azalpenak jaso dituzte eta horretaz gain gizakiak espazio natural hauetan dituen eraginak ere azaldu zaizkie. Eguraldi ederrak eguna disfrutatzeko aukera eman du. Hemen dituzue egunean zehar ateratako argazkiak:
UDAL MAILAKO EKINTZA ERALDATZAILEA: 2. ESKUKO MERKATUA/ MAIATZAK 17
Ekodelegatuek mediotarako idatzitako testua:
"Galdakaoko institutuok, Agenda 30 proiektuaren testuinguruan, bigarren eskuko merkatu bat antolatu dugu udal mailan. Iaz pentsatzen hasi ginen eta aurten antolatzen ari garen Ekintza Eraldaitzale hau maiatzaren 17an (Birziklapenaren Nazioarteko Egunean) egingo dugu, udaletxearen aurrean dagoen Kurtzea izeneko enparantzan. Merkatua goizeko 9:30n hasi eta 13:30 bukatuko da.
Instituto guztietan arropa, liburuak, jostailuak eta bitxiak biltzen ari gara merkatuan saltzeko eta lortuko dugun dirua GBGE (Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkartea) Gobernuz Kanpoko Erakundeari emango diogu. Erakunde honek hainbat proiektu sortzen eta gauzatzen ditu gizarte-egoera ahulean dauden pertsonekin lankidetzan arituz.
Animatu zaitezte proiektu solidario honetan parte hartzera!!!"
Saldu ez ziren objektuak GBGE erakundeak eraman zituen eta dirua Ekainak 11n egongo den Udal foroan ematea erabaki dugu.
Lortu dugun kopurua 567€ dira!!!! Zenbaki polita ezta?
Berriz ere eskerrik asko zuen parte hartzeagatik!!!
Gela egonkorreko ikasleek urritik daramate ortuan lanean. Bertan, besteak beste, zerbak, tirabekeak eta ilarrak landatu dituzte. Hona hemen egindako lanaren argazkiak: Ilarrak jaso, zuritu eta ondo garbitu ostean sukaldatatutako humus goxoa!
Ibai lurra prestatzen
Dilawar ilarrak batzen
Mikel haziak botatzen
Sukaldatzen hasteko momentua da! Denek batera egingo dute prestaketa.
Ilarrak garbitu eta zuritu eta prest daude errezetarekin jarraitzeko!
Dilawar hondakin organikoa konpostera botatzen
Hona hemen HUMUS OSASUNTSU eta GOXOA!!
AZTERKOSTA PROIEKTUA
Azterkosta proiektuaren testuinguruan eta Zientzietako mintegiak antolatuta, 1. Batxiko ikasleak Mundakako Laidatxu Hondartzara joan dira itsasoko uraren azterketa egitera. Lagin honen helburua gure kostaldeko uren eta biodibertsitatearen azterketa da. Hemen daukazue ateratako emaitzen aurkezpena:
![](https://www.google.com/images/icons/product/drive-32.png)
AIREAREN KALITATEAREN NEURKETA SAGARRAK EKOLOGISTA TALDEAREKIN
AIRE GARBIA ARNASTU NAHI DUT!
Sagarrak Ekologista Taldea Bengoetxeko Agenda 30ekin harremanetan jarri da Basaurin egiten ari diren ESKOLA INGURUETAKO AIREAREN KALITATEA proiektuan parte hartzera gonbidatuz. Helburu nagusia arnasten dugun kutsaduraren inguruko hausnarketa bideratzea da.
Proeiktuan Gela Egonkorreko ikasleek, Ekodelgatuek eta ordezkariek parte hartu dute. Azken hauek beraien ikaskideekin proiektua eta honen emaitzak partekatu dituzte.
Hemen daukazue proiektuaz gehiago jakiteko sortu dugun dokumentuaren linka:
https://docs.google.com/document/d/1HrDJGGnjdpFL6AIG6WpM6NRfq3HPlLKB5gnR3jvcpB4/edit?usp=sharing
Emaitzak kezkagarriak dira. Neurgailuak kokatu diren 100% ez du betetzen OMEk 2030 urterako bete nahi duen kutsatura kantitatea. IES Bengoetxeko kasuan gunerik kezkagarriena estalitako patioan daukagu. Ibilgailuek sortzen duten kutsatura bete betean sartzen baita gure Institutuan.
Eta hemen dituzue ekintzan zehar egindako argazkiak:
Gela Egonkorreko ikasle eta irakasleak, Ekodelegatuak eta Sagarrak Ekologista taldeko arduraduna den Fran.
Neurgailu pasiboa farolan jarrita
aire nerugailu pasiboa zenbakiaz eta QRaz.
Ikasleak neurgailuak jartzen
Ikasleak neurgailuak lokalizatzen
Datuak eskuz biltzeko taula.
Ikasleak emaitzen azalpena entzuten.
Emaitzen grafikoa, neurgailuak jarri diren leku guztietan bildu diren datuekin.
ONGI ETORRI ERREFUXIATUAK-eko HITZALDIA 1. BATXIKO IKASLEEKIN
Ongi Etorri Errefuxiatuak elkartekoak institutura etorri ziren 1. Batxiko ikasleei beraien lana erakustera. Ahmedek, gazte errefuxiatu batek, bere bizi esperientzia partekatu zuen gurekin. 6 hilabeteko bidaia luze eta gogorra kontatu zigun, arriskuz eta mehatxuz betea. Gaur egun Bilbon bizi da eta bere egoera hobetzeko lanean dihardu etengabe, errolda eta paperak noiz lortuko zain.
Horretaz gain Gure Erronken txokoan etorkinek bidaian sufritzen duten egoera kontatzen duen erakusketa jarri dugu eta DBH4. mailako tutoreei i gaiaren inguruko lanketa bat proposatu zaie.
INGURUMEN ZINEMA: FILM LABURREN IKUSTALDIA
Aurten 8. edizioa izango da eta urtero bezala euskara, gaztelania eta ingelesa ikasgaietan aukeratu eta landutako film laburren galdetegiak erantzun behar dira.
6 astetan zehar Bengoetxe BHIko Sitean 6 film labur ikusteko aukera izango dugu, astero bana.
Eskola komunitateko partaide den edonork parte har dezake galdetegiak erantzunez. Esteka eskegita jarraituko duenez edozein egunetan bete ahal dituzue, hori bai, zinema zikloa bukatu baino lehen! Beraz adi!
Galdetegi guztietan partaidetzaren %60a lortzen duen taldeak, eta erantzun zuzenen kopururik handiena daukanak, egun bateko irteera irabaziko du!
FILM LABURRA ETA GALDETEGIA GAZTELANIAZ:
Proyecto Tiempo.Parte 1: La llave, 13´41". GALDETEGIA
FILM LABURRA ETA GALDETEGIA INGELESEZ:
El objeto perdido (The Lost Thing) GALDETEGIA
FILM LABURRA ETA GALDETEGIA EUSKARAZ:
Euphoria - Rueda por el cambio II GALDETEGIA
FILM LABURRA ETA GALDETEGIA GAZTELANIAZ:
Proyecto Tiempo. Parte 2: La cura, 17´44´´ GALDETEGIA
FILM LABURRA ETA GALDETEGIA EUSKARAZ:
FILM LABURRA ETA GALDETEGIA INGELESEZ:
CHANGE YOUR WORLD 1´13´´ GALDETEGIA
Agenda 2030 proiektuaren eskutik eta ortuaren gunean lana antolatzeko espazioa sortzeko asmoz, bi mahai (eta eserlekuak, jakina) jarri ditugu Bengoetxeko zelaietako baten. Instalazioa Jone, Iñaki, Jon , Miren eta Xabi geure lankideek egin dute Galdakaoko udalak propio prestatutako porlanezko plakaren gainean. Hemendik aurrera gure ikasleek egoteko, jolasteko, jateko... leku egokia izango dute, 2. batxilergoko ikasle hauek erakusten diguten moduan. Denon artean zainduko dugu ezta???
Horretaz gain, Udaletxeak, iturria eta ur toma jarri dizkigu ortua eta mahaiak dauden gunean. Eskerrik asko!
BIRZIKLAPEN Diagnostikoa eta plastikoaren paperontziak
Eskolan birziklapena nola egiten dugun aztertzeko diagnostiko bat egin nahi izan dugu.
Lehenik eta behin Ekodelegatuekin bilera bat proposatu dugu egin beharrekoa azaltzeko.
Hemen daukazue egun horretarako prestatutako aurkezpena:
Ekodelegatuek Classroom bidez jasoko zuten diagnostiko dokumentua eta bertan galderak erantzun eta ebidentzia gisa mugikorrarekin ateratako argazkiak sartu behar zituzten.
Horretaz gain plastiko ontziak erosi eta geletan jarri genituen eta bertan zegoen zaborra lehenengo solairuan (sarrera ondoan) zegoen plastiko ontzi handira jeitsi behar zuten.
Gauza asko hobetzeko daude, diagnostikoaren antolaketan, ikasleen parte hartzean eta eskolan bertan egiten den garbieka sisteman.
Hori bai! garbitzaileekin hitz egin ondoren, eta dauden argazkiak ikusita, argi geratu da eskolan egiten den birziklapen planarekin lanketa handia egin beharko dela datorren urtera begira.
Hona hemen 4 aste hauetan ikasleek egindako diagnostikoaren adierazle diren 4 txosten:
DBH 2. mailako ikasle batek egindakoa DBH 3. mailako ikasle batek egindakoa
DBH 4. mailako ikasle batek egindakoa 2. BATXko ikasle batek egindakoa
GURE ERRONKEN TXOKOA informazio +
Sarreran dauzkagun bi kortxoak aprobetxatuz eta elkarbizitzak sortutako 7 egun 7 kolore proiektua ardatz gisa erabiliz, gertatu diren eta gertatuko diren ekintzak eta erronkak jasoko dituen espazio bateratua sortu dugu eskola komunitate osoak ikusgai izan dezan. Proposamenak onartzen dira!
Inguruan, euskaren txokoa eta hezkidetzako txokoa ere jarri ditugu sarreran dagoen espazio guztia eraldatuz.
Hona hemen argazkiak:
Azaroaren 25ean, “ Emakumeen indarkeriaren kontrako nazioarteko egunean”, Hezkidetzako Proiektutik TRATU ONAREN ERREZETA izeneko ekintza prestatu zuten.
GURE ERRONKEN TXOKOA inauguratzeko aukera ezin hobea iruditu zitzaigun. Ekodelegatuekin bere erabilera azaldu eta klasean egin beharreko azalpenak partekatu genituen.
Ekitaldiak amaiera ezin hobea izan zuen.
GOSARI OSASUNTSU eta GOXOA JANTOKIAN!!
Euskaren txokoa Euskara Batzordean parte hartzen duten iraskasle eta ikasleek egiten dituzten ekintzak eta euskararen aldeko leloak eskegitseko erabiltzen da.
Hezkidetzako txokoan irakasle arduradunek antolatzen dituzten lanketen emaitzak eskegi dituzte, besteak beste Azaroak 25rako egin zuten TRATU ONAREN ERREZETA edo MARTXOAREN 8rako prestatutako ekintza.
Zinema ikusezinaren Nazioarteko Jaialdia berriro Bengoetxen!
Bilboko “Film Sozialak” Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiak sendatzeko eta eraldatzeko zinema bat zabaltzen du. Bere ibilbidean gizaki gisa aurkezten zaizkigun zenbait erronka ezagutzen eta horiei aurre egiten lagun dezaketen istorio asko bildu ditu. 2009az geroztik, fikzioa, dokumentala eta animazioa, elkarrizketa-espazioak sustatzearekin batera, hiritar etiko eta arduratsuak sortzen laguntzeko tresnak giza erabili ditu.
Ekitaldiari dagokion garrantzia emanez, antzoki itxura eman nahi izan genion eskolako sarrerari.
Irakasleak Azkuna Zentrora hurbildu ziren dotore dotore jantzita. Bertan, festibaleko ekitaldia ikusteko aukera izateaz gain, Edurne Elizegiri egindako omenaldia ikusteko aukera izan zuten.
![](https://www.google.com/images/icons/product/drive-32.png)
Hona hemen ZINEMA IKUSEZINEKO proiektuaren bideo azalpena. Bengoetxera proiektuaren azalpena ematera etorri zen Carlos Vázquez Velasco, festibaleko zuzendaria eta hiru zinemagile. Batxi 1. mailako ikasleei proiektuaren helburuaren inguruan hitz egin zieten. Bideoan, egon ziren eguneko irudiak ikus daitezke (2´50´´).
Olaia Molinak , 4. DBHko ikasleak, Festibalerako egindako kartela.
ARTIGAS-ARRAIZ
Agenda 30. proiektuaren testuinguruan, irailaren 20 eta 21ean DBH 4. mailako ikasleek Artigas- Arraiz, hondakinei buruzko Bizkaiko Interpretazio Zentrora irteera egin dute. Bertan hondakinen jatorria, kudeaketa eta tratamendua, aprobetxamendua eta behar bezalako deuseztatzearen inguruko informazioa jaso dute.
Horretaz gain, institutuan jasotako bigarren eskuko arropa, jostailuak, bitxiak eta liburuak sailkatzen aritu dira. ESKERRIK ASKO ZUEN PARTE HARTZEAGATIK!