Zifratu amerikarra

Zifratu amerikarra anglo-saxoiek musika-notazioan erabiltzen duten sistema da, oso tresna baliagarria da, eta alfabetoko letrak erabiltzen ditu. Akordeak eta notak idazteko erabiltzen da.


A B C D E F G

LA SI DO RE MI FA SOL

Akordea harmonikoki konbinatutako nota batzuen multzoa da: hiru notaz edo gehiagoz osatzen da. Musika tonalean, akordeen oinarrizko egitura oinarri-nota baten gaineko hirudunez (maiorrez edo minorrez) osatua izaten da.


Hirudun maiorra Hirudun minorra

Akordearen notak aldi berean jo daitezke, edo bata bestearen atzetik (akorde arpegiatua).


Akordea Arpegioa

Akordeak.mp3

Akordeak

Arpegioak.mp3

Arpegioak

Akordea maiorra denean, letra bakarrik idazten dugu, eta, akordea minorra denean, m letra xehez idazten dugu.


C Am F G C

Akorde edo nota bat diesea bada, # zeinua erabili behar dugu; bemola bada, berriz, b letra.

  • F#m: Fa diesea (minorra)

  • Bb: Si bemola (Maiorra)


F#m Bb


Akorde zazpidunetan 7 zenbakia erabiliko dugu.


G7 A7

Zifratu amerikarra abestiaren hitzen gainean idatz dezakegu. Sistema oso erabilgarria da akordeen aldaketak ikusteko.