Sol maior

Sol maior akordea jotzeko hiru atzamar erabiliko ditugu: lehenengoa, bigarrena eta hirugarrena. Lehenengo haria bigarren trastean, bigarren haria hirugarren trastean eta hirugarren haria bigarren trastean sakatu behar dira.


ARIKETAK:

  • Erritmo guztiak landuko ditugu (1.tik 12.era) Sol maior akordearekin.

  • Ariketa erritmikoak erraz egiten ditugunean, lau akordeen aldaketak egingo ditugu (lau pultsu akorde bakoitzeko).

  • Akorde-aldaketa eginez landuko ditugu erritmo guztiak.

  • Hurrengo orrialdeetan dauden ariketa erritmikoak egingo ditugu: lehenengo akorde batekin, gero birekin, hurrena hirurekin eta azkenik laurekin.

  • Interneten base instrumental ugari daudenez, horiexek erabiliko ditugu erritmoak lantzeko; hona hemen adibide batzuk:

o Base 1

o Base 2

o Base 3

o Base 4

  • Youtubeko bideoetan abiadura aldatzeko aukera ere badaukagu (begiratu konfigurazioan).