Tablaturak

Tablatura (TAB) musika-notazioa egiteko sistema bat da, eta hari pultsatuko instrumentuetan erabiltzen da. Musika modu errazean irudikatzeko aukera ematen du:

  • Lau marra horizontal erabiltzen dira ukelelearen hariak irudikatzeko. Goiko marra lehenengo hariari dagokio, eta behekoa laugarren hariari.


  • Marra bakoitzean zenbakiak daude, eta horiek adierazten dute zer traste sakatu behar dugun.

  • 0 bat agertzen bada, dagokion haria pultsatu behar dugu trasteak sakatu gabe.


  • Hauek dira ukelelearen hariak airean eta pentagraman dagokien nota:


  • Lehenengo marraren gainean 3 zenbakia agertzen bada, lehengo hariaren hirugarren trastea sakatu behar dugu, eta lehenengo haria pultsatu.