Ukeleleak hiru zati nagusi ditu:
1) Burua:
Larako-etxea: harien tentsioa doitzeko larakoak dauden atala da. Afinatzeko erabiltzen da.
2) Giderra:
Zubitoa: buruaren eta giderraren artean zubitoa dago, hezurrezko edo pastazko pieza bat. Bertan, hariak bermatzen dira.
Diapasoia: giderraren gainaldeari itsatsita dagoen zurezko xafla da diapasoia. Hariak haren kontra zapaltzen dira: dar-dar egiten duen hari-zatiaren luzeraren arabera, nota altuagoak edo baxuagoak izango ditugu.
Trasteak: diapasoian trasteak daude, eta notak jotzeko haria non zapaldu behar den mugatzen dute (bi koska jakinen artean).
3) Erresonantzia-kaxa:
Zubia: harien beste muturrari eusten dio. Zubitik abiatzen dira larakoetan tenkatzen diren lau hariak, soinua ateratzen dutenak.
Ahoa: soinua, batez ere, hortik ateratzen da.