Afinazioa

Ukeleleak lau hari dauzka: Sol (4), Do (3), Mi (2) eta La (1).

Ukelelearen afinazio estandarrari gCEA deritzogu, eta horixe da gehien erabiltzen dena. Musika-tresnaren hariak goitik behera jotzean, Sol, Do, Mi eta La notak entzungo ditugu.

Beste hari-instrumentu batzuekin konparatuta, gitarrarekin edo biolinarekin, afinazioa da daukan gauzarik bitxiena, laugarren haria hurrengo biak baino altuagoa delarik. Horrek soinuan modu berezian eragiten dio, horregatik esaten dugu ukelelearen soinua exotikoa dela.


Ukelelea (notak)

Ukelelea (notak).mp3

Afinazio estandarraz gain, badaude beste afinazio batzuk ere, Ren edo Mi bemolen, esaterako. Gure ikasleekin afinazio estandarra erabiliko dugu.

Ukelelea jotzen hasi aurretik ondo afinatu behar dugu. Nola? Larakoak erabiliko ditugu hariak tenkatzeko eta laxatzeko. Lau modu daude:

1) Imitazioa: hari jakin bati dagokion nota entzun ondoren, larakoari eraginda haren ahalik eta antzekoena lortzen saiatuko gara.

2) Harien soinua:

a. Hasteko, hirugarren haria erabiliko dugu erreferentzia gisa (Do).

b. Hirugarren hariaren laugarren trastean (Mi) jarriko dugu atzamarra. Soinu horrek bigarren hariaren nota eman beharko luke. Altuago edo baxuago dagoela entzuten badugu, dagokion larakoa tenkatu edo laxatu egin beharko genuke mi nota lortzeko.

c. Lehenengo haria afinatzeko, bigarren haria erabiliko dugu bosgarren trastean sakatuta.

d. Laugarren haria afinatzeko, azkenik, hirugarren haria baliatuko dugu zazpigarren trastea sakatuta.

3) Afinagailua: azkar eta erraz afinateko, komeni da afinagailu bat izatea. Afinagailuak noten frekuentzia edo maiztasuna neurtzen duten tresnak dira, eta harien tonua doitzen laguntzen digute. Goitik behera afinatzen da. Zifratu amerikarra edo harien zenbakiak ere erabil daitezke.


Afinagailua.mp4

4) Aplikazioak: doako aplikazioak ditugu sarean erabiltzen errazak. Hariak afinatzeko, larakoari eragingo diogu laxatu edo tenkatuz dagokien nota lortu arte.