Nola hartu behar dugu ukelelea?
Erresonantzia-kaxaren atzeko aldea gorputzaren kontra jarri behar dugu, eta eskuineko besoarekin ukeleleari eutsi; eskuineko eskua, berriz, ukelelearen ahoaren eta azten trasteen artean kokatuko dugu.
Ezkerreko erpurua giderraren atzeko aldean kokatu behar dugu, eta hariak atzamarraren puntarekin sakatu behar dira.
Ezkerreko eskua
Ezkerreko eskua trasteen gainean kokatzen da, atzamar bakoitza dagokion trastean. Atzamar bakoitzak, erpuruak izan ezik, zenbaki bat du (1- 4).