Do maior

Lehen aipatu dugun bezala, akordea harmonikoki konbinatutako nota batzuen multzoa da: hiru notaz edo gehiagoz osatzen da. Akordeak abestiak akonpainatzeko erabiliko ditugu.

Do maior akordea ikasiko dugu lehenengo.


Ezkerreko eskuaren 3. atzamarrarekin, lehenengo haria hirugarren trastean sakatu, eta eskuineko eskuarekin hari guztiak pultsatuko ditugu.


Akorde bakoitzak letra bat dauka diagramaren goiko aldean, kasu honetan C letra dago Do maior akordea da eta.


ARIKETAK:

Do maior akordearekin erritmo errazak egingo ditugu. Eskuineko eskua gora eta behera mugitu behar dugu, eskumuturra biratuz. Mugimendua etengabea da, haririk pultsatu behar ez badugu ere, eskuari gora eta behera eragingo diogu.

Gora eta beherako erritmo hori adierazteko gezi batzuk erabiliko ditugu:

  • Airean: ⇡⇣ eskua igo eta jaitsi behar dugu, hariak pultsatu gabe.

  • Pultsatuz: ⇑⇓ hariak pultsatu egin behar ditugu.

Ariketa erritmikoak egiteko 4/4 konpasa erabiliko dugu (lau pultsu konpas bakoitzeko). Pultsu bakoitzean eskuineko eskuaren bi mugimendu egin behar dira: behera eta gora.

Erritmoak praktikatu aurretik (1.tik 5.era), kontuan izan:

  • Do maior posizioa jarri (atzamarrarekin arku bat egin).

  • Erpurua edo plektroa erabili.

  • Eskuineko eskumuturraren mugimendua praktikatu.

  • Lehenengo pultsua ondo markatu.

  • Erabili metronomoa (Metronomoa online).

  • Akordea jotzeko, hari guztiak pultsatu.