Fa maior

Fa maior akordea jotzeko bi atzamar erabiliko ditugu: lehenengoa eta bigarrena. Bigarren haria lehenengo trastean eta laugarren haria bigarren trastean sakatu behar dira.


ARIKETAK:

  • Erritmoak landuko ditugu (1.tik 9.era) Fa maior akordearekin.

  • Ariketa erritmikoak erraz egiten ditugunean, Do maior, La minor eta Fa maior akordeen aldaketak egingo ditugu (lau pultsu akorde bakoitzeko).

  • Akorde-aldaketa eginez landuko ditugu erritmo guztiak.

  • Erritmo berriak landuko ditugu, lehenengo akorde batekin, gero birekin eta azkenik hirurekin (lau pultsu akorde bakoitzeko).