Diagramak

Akorde-diagramak ukelelearen giderraren irudikapen grafikoa dira. Lerro bertikalekin ukelelearen hariak irudikatzen dira eta lerro horizontalekin, trasteak.

Eskuineko marra ukelelearen lehen hariari dagokio; diagramaren ezkerreko aldean, berriz, laugarren haria dago.


Diagraman agertzen diren puntuek atzamarrak non kokatu behar ditugun adierazten dute.

Diagramaren goiko aldean dauden zirkulu txikiek hari horiek airean utzi behar ditugula adierazten dute, hau da, ez ditugula atzamarrekin sakatu behar.


Diagrama batzuetan, zenbakiak agertzen dira zein atzamar erabili behar dugun adierazteko.