Eskalak

Eskala bat eredu baten arabera antolatutako nota-segida da. Gehienetan, zortzidun baten barnean zehazten da eskala, eta goranzko zein beheranzko ordenan deskribatzen da.

Eskala asko daude baina guk Do eskala landuko dugu soilik.


DO_M_(ESKALA).pdf
DO_M_(ESKALA) Goranzkoa eta beheranzkoa.pdf

Do eskala (goranzkoa eta beheranzkoa) ikasi ondoren, ariketa erritmikoak egingo ditugu. Hona hemen adibide batzuk:


DO_M_(ESKALA) ariketa erritmikoak 1.pdf
DO_M_(ESKALA) Ariketa erritmikoak (2).pdf
Do eskala 1.mp3

Do eskala (1)

Do eskala 2.mp3

Do eskala (2)

Do eskala 3.mp3

Do eskala (3)

Eskalak lantzen ditugunean, oso garrantzitsua da ezkerreko eskuko atzamarrak ondo kokatzea. Lehen ikusi dugun bezala, atzamar bakoitzak zenbaki bat dauka (erpuruak izan ezik) eta traste banatan kokatu behar ditugu ordenan: lehenengo atzamarra, lehenengo trastean; bigarrena, bigarren trastean, etab. Notak jotzeko atzamar desberdinak erabiliko ditugu, ez dugu erabiliko beti atzamar bera.


Do eskalaren diagraman, parentesi artean agertzen diren zenbakiek zein atzamar erabili behar dugun adierazten dute. Haria trastean sakatzean, atzamarrarekin arku bat egiten saiatuko gara, beste hariak ez ukitzeko.


Eskalekin ariketa erritmikoak egiten ditugunean, komeni da metronomoa edo oinarri erritmiko bat erabiltzea.

Eskalak eginda, atzamarren teknika landuko dugu; eta modu horretan, errazago inprobisatuko dugu, eta melodiak asmatu ere bai.


Eskala pentatonikoa bost notako eskala da. Oso arruntak dira garai guztietako eta mundu zabaleko musiketan, hala nola, ekialdeko musikan, musika zeltan, Amerikako herrien musiketan, bluesean… Ezagunenak eskala maior pentatonikoa eta eskala minor pentatonikoa dira.

Guk Do maior eskala pentatonikoa landuko dugu:


DO ESKALA (PENTATONIKOA).pdf
DO_ESKALA_(PENTATONIKOA).wav

Do eskala pentatonikoa

Eskala pentatonikoarekin ariketa erritmikoak egingo ditugu:


DO_ESKALA_(PENTATONIKOA)_Ariketa_erritmikoak.pdf

Eskala pentatonikoarekin galde-erantzunen jokoak egin ditzakegu. Irakasleak galdera egiten du eta ikasleek erantzuna, ikasleak bi taldetan banatuta. Hona hemen adibide bat:


DO_ESKALA_PENTATONIKOA galdera erantzuna.pdf

Eskala pentatonikoa erabiltzen duten zenbait abesti badira, ikus ditzagun adibide batzuk:

· Oh! Susana. Stephen Foster.

· Don’t worry be happy. Bobby McFerrin.

o https://www.youtube.com/watch?v=d-diB65scQU

· I got Sunshine (My girl). The Temptations.

o https://www.youtube.com/watch?v=8Ff2Z0Dq2sg


OH SUSANA.pdf
MY GIRL.pdf
DON'T_WORRY_BE_HAPPY.pdf

Eskala pentatonikoa melodia sinpleak konposatzeko edo inprobisatzeko erabiltzen da, tonuerdiak saihestean ez baita disonantzia handirik sortzen. Interneten base instrumental ugari daude gelan inprobisazioak egiteko.