La minor

La minor akordea jotzeko, laugarren haria bigarren trastean sakatu behar da. Atzamarrarekin arku bat egiten saiatuko gara, beste hariak ez ukitzeko.



ARIKETAK:

  • Erritmo guztiak landuko ditugu (1.tik 5.era) La minor akordearekin.

  • Ariketa erritmikoak erraztasunez egiten ditugunean, Do Maior eta La minor akordeen aldaketak egingo ditugu (lau pultsu akorde bakoitzeko).

  • Akorde-aldaketa eginez erritmo guztiak landuko ditugu.

  • ⇑ goranzkoan pultsatzen hasiko gara.

  • 6. erritmoa praktikatuko dugu.

  • Oraingo honetan, 4. pultsuan behera eta gora pultsatuko ditugu hariak. Orain arte, beheranzko mugimendua egiteko erpurua edo plektroa erabili dugu, baina badaude modu gehiago ere:

          • Atzamar erakuslea beherakoan eta erpurua gorakoan.

          • Eskua itxita beherakoan eta erpurua gorakoan.

  • 6. erritmoa bi modu hauetan egingo dugu: atzamar erakuslearekin eta eskua itxita. Lehenik akorde batekin eta gero birekin.

  • Oso garrantzitsua da eskumuturra ondo biratzea.